HIZPIDEAK

Azokaburuak epaile lanetan hasita

Martxelo Otamendi -

2018ko otsailak 22
«Zure adierazpen askatasuna defendituko dut beti, nire aurkako irainak botatzeko erabiliagatik». Aspaldiko espresioa da, azalera itzultzen dena askatasun horren aurkako eraso bat dagoen aldiro. Jarrera oso bat adierazten du, espresio askatasunari balio gorena ematen dio, eta beste eskubide partikular edo kolektiboen gainetik jartzen du.

Adierazpen askatasunari ematen zaion tratamendua da gaurko gizarte baten kalitate politikoa neurtzeko tresna estandarretako bat. Oso neurgailu egokia: zenbat eta estuago hartu askatasun hori, orduan eta kalifikazio okerragoa edukiko du kolektibo horrek.

Artearen eta sormenaren esparrua da azken mendean adierazpen askatasunak tarterik zabalena eduki duen eremua. Arteari onartu izan zaizkio transgresioa, kritika garratza, probokazioa... Baina bizitzaren beste esparruetan ere gertatzen ari den jarrera kontserbadorea eta murriztailea ari da artea eta sormena inguratzen, estutzen.

Horixe gertatu zen atzo Espainiako Arco azokan preso politikoak badaudela gogoratzen digun artelanarekin. Azoka hartzen duen Ifemako zuzendaritzak kendu egin zuen Santiago Sierra artistaren lana, azokari kalte egiten diolakoan.

Azokako arduradunak hasi dira epaile lana egiten. Larria da ordezkapena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna