jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Justizia paraleloak

2018ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Justizia paraleloak. Elkar ukitzen ez direnak. Justizia batzuentzat, injustizia besteentzat. Nahikoa da egunotako albisteak errepasatzea. Iñaki Urdangarin Palmako duke ohiak egunotan sartu beharko du espetxera. Berak nahi duen espetxean, aurreko hilabeteetan nahi bezala eta nahi duen lekuan bizi eta gero. Cristiano Ronaldo futbol jokalariak bi urteko kartzela zigorra eta 18,8 milioi euroko isuna ordaintzea eskaini du, zerga iruzurragatik zabaldu zioten auzia ixteko. Nekez sartuko da espetxean. Bere askatasuna erosi ahal izango du.

Bitartean, manifestazio jendetsua egingo da gaur Iruñean, Altsasuko gazteen kontrako zigor neurrigabea salatzeko eta justizia eskatzeko. Etxerat-ek agerraldia egin zuen atzo, euskal presoen kontrako salbuespenezko neurriak bertan behera uzteko eskatzeko. Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak salaketa jarri du Pablo Llarenaren eta beste epaile batzuen kontra, diputatuak legez kanpo atxilotzeagatik eta prebarikazioagatik.

Eta, atzo, Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohia espetxetik atera zen, hirugarren graduan, kartzelan 250 egun pasatu eta gero, zirkulazio istilu batean esku hartzeagatik. Espetxera bueltatu beharko du lo egitera gauero (Iker Rokandio idazkari ohiak ere bai), bi urte eta erdiko zigorra bete arte. Injustizia ordaindu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.