HIZPIDEAK

Bi mundu paralelotan

Hezkuntza murrizketen aurkako protesta, ekainean.
Hezkuntza murrizketen aurkako protesta, ekainean. M. R. / ARP

Mikel P. Ansa

2017ko otsailak 17
Sindikatuak entzun atzo, eta Cristina Uriarte sailburuari kasu egin herenegun, hezkuntza munduan bi mundu paralelo daudela ematen du. Uriartek, esan, esan zuen PISAko emaitza txarren erantzule bakarrak ez direla irakasleak, baina ez dute horrela hartu langileek: Ā«Sailburuak langileen kontra jo duĀ». Irakasleen irakasteko moduaz, unibertsitatean onenak hartzeaz, metodoaz eta plan bereziez aritu zen Uriarte herenegun. Lan baldintzez, behin-behinekotasunaz, inbertsio eskasez aritu ziren sindikatuak atzo. Grebara deitu dute, ez Nafarroan oraindik, gobernuarekin negoziatzen ari direlako, baina bai Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Diskurtsoak aspaldikoak dira: Hezkuntza Sailak ukatu arren, murrizketak egon direla salatu dute askotan sindikatuek, irakasleak falta direla, baliabideak eskasak direla. Bi mundu, aurrez aurre.

Argudioak eta diskurtsoak alde batera utzita, edozein moduz, PISAren emaitzek, Uriarteren agerraldiak eta sindikatuen deialdiak agerian utzi dute hezkuntza sistemari buruzko eztabaida zabal eta integral bat egiteko beharra dagoela. Eta irakasteko moduez eztabaidatu behar da, hizkuntza ereduez, edukiez, emaitzez —ikasleek ebaluazioak gainditzea ote den emaitza on bakarra—... Baina baita baliabideez ere. Zeren eta ikasgeletako ratioak handitzeak eta ikasle gehiagorentzat irakasle gutxiago egoteak ez du ematen metodo eraginkorrena, esate baterako, ikasleen ulertzeko trebeziak handitu eta hobetzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna