mikel p ansa
HIZPIDEAK

Damoklesen 155.a

2018ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Eskatzen ari naiz justiziarekin arazorik ez duen presidente bat aukeratzeko; beste aukera guztiak broma bat dira». Alderdikideen heren bat zigortuta, beste heren bat inputatuta, eta beste herena ordenagailuen disko gogorrak borratzen dauzka PPk —esateko modu bat da—, baina Mariano Rajoyk katalanei eskatu die «justiziarekin arazorik ez duen» pertsona bat jartzeko Generalitateko presidente. Presidente «garbi» bat nahi du Katalunian. Bai, «broma» ematen du. Baina ez da. Jordi Sanchez presidente inbestitzeko hautagai aurkeztea probokazio bat da PPrentzat, dudarik ez dena. Mugimendu independentistak badu kezka, seguru asko, hautagai «garbi» bat jarriz gero itxi egingo litzatekeela zikloa, eta errepresioa jasaten ari diren kideak bazterrean geratuko liratekeela. Preso dagoen kide bat proposatzeak gatazka ageri-agerian jartzen du, aldiz. Besterik izango da M. Rajoyk onartuko ote duen horrelakorik. Damoklesen ezpata bezala erabiltzen ari dira 155. artikulua; berdin balio du diru laguntza batzuk izozteko edo presidente zeinek ezin duen izan agintzeko. Gogoratu behar da Sanchezek bere eskubideak ukitu gabe dituela oraindik, zigortua ere ez dagoen neurrian. Baina aho biko arma da hautagaitza berria: argudioak independentistei emango dizkien neurri berean emango dizkie unionistei —155.a estutzen jarraitzeko—. Partidak jarraitzen du. Eta ez da bromarik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.