Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

'Il Cavaliere'

2018ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Kharima el-Marough adingabea eraman zuen hainbatetan Silvio Berlusconik Arcoreko jauregiko bunga bunga entzutetsuetara. Harentzat «festa eleganteak» zirenetan adingabeekin sexu harremanak izatea leporatu zioten epaileek, eta, festa haietako lekukoen isiltasuna diruz irabaztea, delitu horiek ukatzearen truke. Botere gehiegikeria, epaileen eta polizien eroskeria, mafiari laguntzea, dirua zuritzea, zerga iruzurra... horiek osatzen dute Il Cavaliere-ren biografia, baita zigortu ez diren emakumeen kontrako irainen zerrenda luzeak ere. Inhabilitatu egin zuten 2019ra arte —ez du espetxerik zapaldu—; zabalik ditu hainbat auzi, baina, hala ere, iazko apirilean EPP Europako Alderdi Popularraren kongresuan iragarri zuen bazetorrela berriz. Bere buruari buruzko bertsio berria saldu zuen: Italian dauden Europaren aurkako populismoak geratzeko zentroeskuinaren salbazioa da. Forza Italia alderdian bidelagun eta EBko Legebiltzarreko presidente Antonio Tajanirekin agertu zen —bera jarri du lehen ministrogai—, eta egun hartan Angela Merkelekin ere hitz egin zuen, etsai handiena zuen «ipurtandiarekin». Harrezkero, ez du eragozpenik izan politikaren lehen lerroan aritzeko. Forza Italia eta Lega Nord eskuin muturrekoaren alde egin du EBk, irabazteko aukera dutenen artean, M5S 5 Izar Mugimendua geldiarazteko. EBren degradazioaren adierazle kezkagarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.