Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

515

2018ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Tamara Carrasco CDRetako kideari ez diote terrorismoa eta matxinada leporatuko, Diego de Egea Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzioko epaileak desordena publikoetan utzi baitu akusazioa. Ezusteko ona izan da, De Egea Carmen Lamela ez den arren ez baitabil urruti: armadako egitura juridiko-militarretik egin du jauzi behin-behinean Auzitegi Nazionalera, eta ezagun dira epaileen artean jarrera gogorra eta independentistak azpiratzeko grina. Baina erabakiak hartzeko arrazoiak arrazoi, ez zaio egokia iruditu terroristatzat jotzea ustez errepide bat ixteagatik edota ekintzara deitzeko bideo bat zabaltzeagatik.

De Egeak, oraingoz, uko egin die desioei. Ez da izango seguruenik presioagatik, baina zalaparta behintzat sortu du CDRak terroristatzat jotzeko dagoen tentazioak: orain arte Katalunian gertatzen ari dena salatu ez dutenetako asko ere batu dira fiskaltzaren erabakiaren kritiketara, Espainian eta Katalunian.

Goizaldean Altsasun kaleko jantzitako bi polizia eta haien bikotekideak jotzea terrorismotzat hartzeak, ordea, ez du oihartzun bera. Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek 515 egun daramatzate espetxean, eta, beste bostekin, itxuraz gogorra izango den epaiketa baten atarian daude. Lamelaren instrukzioa bideratuko du Concepcion Espejel epaileak —curriculum esanguratsua harena ere—, 155.aaitzakiatzat erabili behar izan gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.