inaki petxarroman
HIZPIDEAK

155.a, eta aurrekontuak

2018ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
EAJ bezalako alderdi abertzale batek ezin du 155. artikuluaren aurrean ez ikusiarena egin. PPk eta Rajoyk aurrekontuak eta egonkortasuna nahi badituzte, Kataluniako politikari ate bat ireki behar diote», zioen Andoni Ortuzarrek martxoan. Areago zihoan Egibar, egun bertsuetan: «Presta ditzatela indultuak». Atzo jakinarazi zuen EAJk Espainiako Gobernuaren aurrekontuak bideratzeko prestasuna, nahiz eta Kataluniaren autonomia bertan behera utzi duen 155. artikuluak indarrean jarraitu.

Beraz, ezusterik ezean, Rajoyk aurrekontuak eta egonkortasuna izango ditu, EAJri esker. Ikusi beharko da zeren truke. Oraingoz, pentsiodunentzako %1,6ko igoera hitzartu izana saldu dute negoziazioaren lehen lorpen moduan.

Ez zuen erraza EAJk 155.a kentzearen baldintzari eustea. Izan ere, zaila da PP gai horretan bere tokitik mugitzea. Eta, aldi berean, jeltzaleek asko dute galtzeko aurrekontuei babesa kenduta. Izan ere, 2017an hitzartutako diru sail asko lau urterako dira, eta ezerezean geratzeko arriskua izan zezakeen, besteak beste, Euskal Y-aren inguruko inbertsioak.

Inor gutxi harrapatu du ezustean EAJren jokaldiak. Katalunian gertatu dena gertatu dela ere, komunean interes asko dituzten bazkideak baitira EAJ eta PP gaur egun, tarteka alderdi jeltzaleak edo haren bozeramaile batzuek egin ohi dituzten adierazpen batzuk gorabehera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.