HIZPIDEAK

Mordoilo bat

Mikel P. Ansa -

2018ko maiatzak 17
Berak jarritako zepoan erori da Llarena epailea. Independentista katalanen kontra Auzitegi Nazionalak hasitako instrukzioa bere gain hartu eta laster, bertan behera utzi zituen Lamela epaileak sinatutako atxilotze aginduak, helburua ez lortzeko beldurrez. Abenduan izan zen hori, eta martxora arte izan du denbora, ustez, euroaginduak fintzeko. Baina ez: mordoilo juridiko bat antolatu du. Eta Belgikako Fiskaltzak azkenean «aski da» esan behar izan dio. Llarena ez zen konturatu, euroagindu berri bat sinatzeko, Espainian atxilotzeko beste agindu bat ere eman behar zuela; euroaginduak ez duela baliorik, pertsona horien kontrako atxilotze agindurik ez baldin bada beren herrialdean. Belgikako Fiskaltza bitan eta hirutan saiatu da Llarena epailearekin egoera argitzen, eta argibide eskari bakoitzak mordoiloa handitu besterik ez du egin: Llarenak erantzun zuen, hasieran, Lamelaren atxilotze aginduaren arrazoiak indarrean zeudela; fiskaltzak galdegin zion, beraz, zergatik ez zetozen bat Lamelaren akusazioak eta Llarenarenak; Llarenak, orduan, erantzun zuen ezetz, prozesatze interlokutoria bat (martxokoa) zela eskariaren oinarria; fiskaltzak, orduan, ohartarazi zion, prozesatze interlokutoria horrek Lamelaren atxilotze aginduaren oinarria mantentzen duela, baina Lamelaren akusazioak eta Llarenarenak ez zetozela bat... Llarenarekin eskariak eta akusazioak argitu ezinik, bertan behera utzi du agindua Belgikako Fiskaltzak. Marx anaien eszena bat ematen du; Espainiako justizia da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna