Kirolbet Baskonia 83-66 Kanaria Handia

Bazuen poz baten beharra

Zazpi jokalarirekin Baskoniak garaipen baliotsua lortu du. Estreinakoz zortzi onenen artean dago Gasteizko taldea

ainara arratibel gascon
2019ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Kirolbet Baskonia. Marcelinho (24), Janning (3), Hilliard (9),Shields (7), Poirier (20)—hasierako bostekoa— ; Penava (2), Vildoza (5),eta Diop (13).

Kanaria Handia. Oliver (2), Rabaseda (), Baez (12),Eriksson (11), Balvin (16), —hasierako bostekoa— ;Vene, Pasecniks (4), Pauli (2),Strawberry (5),Fischer (5) eta Tillie(9).

Markagailua. 16-23, 39-42 (atsedenaldian); 55-51 eta83-66. Epaileak. Christodulu, Rocha eta Nedovic. Ez dute inor kanporatu bost faltengatik.Bestelakoak. Giro ona izan da Buesa Arenan.

Jakina zen Baskoniak oso mugatuta ekingo ziola atzo Kanaria Handiarenaurkako Euroligako partidari, Xengelia, Granger eta Garino min hartuta zituelako. Lehia hasi baino lehen, ordea, beste buruhauste eta hutsune bat izan zuen Perasovicek: Voigtmannek ezin zuen jokatu, gripe baten erruz. Hala, zazpi jokalari eskas zituen. Baina ikaragarrizko ahalegina eginez, eta bigarren zatian egindako defentsa onari esker,garaipen oso baliotsua lortu zuten arabarrek: 83-66, eta denboraldi honetan estreinakoz zortzi onenen artean da.

Falta zituen jokalariak eta asteartean Olympiakosen aurka jasotako kolpea tarteko, Baskoniak burumakur ekin zion partidari. Kanaria Handia uztaipean Baskoniak zituen hutsuneak baliatuz, nagusi izan zen, baloia eroso mugitu zuen, eta oharkabean hamabi puntuko aldea lortu zuen: 9-21 (8. min). Horrek , zituen txandakatze apurrak baliatzera behartu zuten Perasovic, tartean ia jokatu gabe zegoen Penava.Hala, Vildoza, Diop eta enparauei esker, gerturatzea lortu zuen, eta 16-23ko emaitzarekin amaitu zen lehen laurdena.

Perasovicek burua estutu behar izan zuen, zuen egoeran taldeari beste itxura bat emateko, eta bi joko antolatzailerekin aritzea erabaki zuen. Hala, nahiz eta bisitariek hamar puntuko errenta lortu 16-26 (11. min), Baskonia hobeto jokatzen hasi zen, Kanaria Handiko burruko jokalariak hobeto zainduz, eta batez ere haiek pase argiak ez jasotzea lortuz. Gogotik lan eginda hiru puntura gerturatzea lortu zuen: 27-30 (14. min). Helburua atsedenaldira aurretik ailegatzea zen, horrek beste bultzada bat emango baitzion bigarren zatiari begira. Baina bi hiruko sartu zituen erreskadan Erikssonek, eta aldea zazpira igo zuten bisitairek: 35-42 (19. min). Orduan agertu ziren Vildoza eta Diop, eta bi jokalditan beste erritmo bat eman zioten partidari, eta aurretik ez bazen ere, Kanaria Handiarengandik hiru puntura joan zen atsedenaldira: 39-42. Lehen zati horretan Baskoniarentzat erabakigarria izan zen jaurtiketa libreetan izandako eraginkortasuna: jaurtitako hamabostak sartu zituen.

Hain zuzen ere, Janningenbi jaurtiketa librei esker lortu zuenhirugarren laurdenean aurretik jartzea. Hurengo minutuetan ez talde batek eta ez besteak ez zutenasmatu. Baina Huertasek, eta Shieldsek erreskadan sartu zituzten bi hirukori esker, lehen zuloa ireki zuen: 55-41. Arabarrek, gainera koska bat igo zuten. Zati horretan bederatzi puntu baino ez zituten sartu.

Bide beretik jarraitu zuten laugarren laurdenean, eta saskiratzez-saskiratze, eta defentsaz defentsa aldea handitzen joan zen, amaierako 83-66 artea. Partida nola hasi zen, eta taldea zein mugatua zegoen ikusita, inork gutxi espero zuen zerbait zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.