jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Zenbakiak bai, borondatea ez

2015eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Legegintzaldian esandakoak eta egindakoak aintzat hartuz gero, posible zen. Hauteskunde kanpaina ikusita, baita ere. Igandeko hauteskundeetako emaitzekin batuketak eginez gero, zenbakiak alde daude. Baina hauteskundeen osteko borondateak eta adierazpenak ikusita, ez hainbeste. Nafarroan egin behar zena eta egin daitekeena ez da helburu eta aukera, nonbait, Gasteizko Udalean: Javier Marotok alkate jarrai dezan galaraztea. Etorkinen jazarpena eta kriminalizazioa bere jardueraren eta kanpainaren ardatz bihurtu duen alkatea kanporatzea. Maroto harro dago lortutakoaz eta lortzeko moduaz. Are gehiago PPren gainbehera orokorra ikusita. Garaipena berea dela dio etengabe, ez alderdiarena. Alkatetzan jarraituz gero, ez dauka pentsaera eta jokabidea aldatzeko asmorik. Alkate izanda, bakardadean aritu behar badu ere. PP Marotori begira jarri da: Nerea Llanos EAEko idazkari nagusiak esan du Maroto eta Josu Bergara Sestaoko alkatea —ez PPkoa, EAJkoa baizik—direla haien erreferentziak, haiengandik ikasi behar dutela.

Maroto kanporatzeko, jakina, gainerako alderdiek uko egin behar diote beren interesen zati bati. EH Bildu prest dago alkatetza beste alderdiren baten esku uzteko, boto kopuruan bigarren alderdia izan bada ere. Gobernu egonkorra lor liteke? Zaila. Baina gutxieneko batzuk hitzartu daitezke alderdiren batek edo batzuek alkatetza hartzeko, gutxiengoan bada ere. Ondo baitago norbaiten kontra elkartzea, baina beharrezkoa baita zerbaiten alde bat egitea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.