gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

Intzidentzien langa

2016ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Agertu egin dira. Intzidentzia honen neurria ikusita, prentsaren aurrera atera dira. Kontatu dute senide edo lagunak etxetik 800 kilometrora preso izateagatik asteburuero egin behar izaten dituzten bidaia horietako batean goizeko ordu txikietan geratu egin dituztela kaleko jantzitako guardia zibilek, ia indarrez. Mirentxin-en bidez musu truk joaten diren auto gidariak indarrez furgonetatik atera, lurrera bota, eta pistolekin mehatxu egin diete. Furgonetan zeuden senideak eta lagunak beldurrak airean, Espainian barrena, goizaldeko 04:00etan, bide bazterrean geratuta. «Nahastu egin ziren». Furgoneta hartu, eta aurrera, espetxera ordurako iristeko, bestela bisitarik gabe gera zitezkeen eta. Heltzea da kontua. Hori argitara atera den intzidentzia, eta zenbat gehiago izan ote ziren lehengo asteburuan? Lopidan elkartu, Boceguillasen kafea, eta hortik beherako bidean Mirentxin-en furgonetak noiz pasatzen diren ondo dakite poliziek. Tentsioa ez da bidaian amaitzen. Espetxera iritsi, eta senide edo laguna ikusterako paketea erakutsi behar. «Bat ote dator poltsan dagoena funtzionarioak daukan zerrendarekin? Kuleroak ateraraziko dizkit orain ere paketetik? Onartuko dit liburu hau?». Oraingoan ez bada hurrengoan saiatuz, ekinez. Funtzionarioen harrera bortitza berotzen dute bisitek. Bihar berriz izango dira intzidentziak. Ziurrenik ez dira datorren astean hedabideetan aterako. Zein hauteskunde programak proposatzen du irtenbide bat 400 euskal presori bisita egiten dieten milaka lagunentzat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.