HIZPIDEAK

åabardurak

Kanpainako irudi bat.
Kanpainako irudi bat. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Jon Ordo├▒ez Garmendia -

2016ko irailak 25
Hauteskunde kanpaina ez da izan nabarmentzekoa. Arnaldo Otegiren inhabilitazioa, Pili Zabalak Alfonso Alonsorengan iltzatu zuen begirada eta azpidoinu politiko handiarekin sozialistek euskararen inguruan sareratu zuten bideoa izan dira protagonista, mezu, lelo eta programetatik haratago. Politikari, bizikidetzari eta euskarari dagokionez, herri hau normalizaziotik urrun dagoela erakusten dute hiru mugarri horiek, baina, hori ere normaltasun bihurtuta, Eusko Legebiltzarrean indar berri bat sartzeak zer ondorio dituen izango da aztergai gaur, botoak zenbatzen hasten direnetik.

Gaurko emaitzekin itxita geratuko da duela ia hiru urte Podemosen sorrerak Madrilen ireki zuen zikloaren hasiera. Ahal Dugu-k ordezkaritza badu jada Hegoaldeko udaletan, batzar nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan, eta gaurtik aurrera Gasteizkoan ere izango du. Jokaleku berria errealitate bat da jada, baina Pablo Iglesiasek duela bi urte zerua erasoz hartzeko egin zuen iragarpena betetzetik urrun dago, eta legebiltzarrean ere akordioak beharrezkoak izango dira. Gerria behar da horretarako, baina alderdi bakoitzak hartzen dituen erabakiek gogoa ere adieraziko dute.

Eusko Legebiltzarrean indar korrelazioa zein izango den aukeratuko dute gaur 1.783.414 euskal herritarrek. Horrekin batera gehiengoak osatzeko mahaian zer gaiez hitz egitea nahi duten ere erabakiko dute, gehiengo batek kolore eta ├▒abardura asko izan baititzake.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna