Albistea entzun

HIZPIDEAK

ĆÑabardurak

Kanpainako irudi bat.
Kanpainako irudi bat. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Jon OrdoƱez Garmendia -

2016ko irailak 25 - @jonordoez

Hauteskunde kanpaina ez da izan nabarmentzekoa. Arnaldo Otegiren inhabilitazioa, Pili Zabalak Alfonso Alonsorengan iltzatu zuen begirada eta azpidoinu politiko handiarekin sozialistek euskararen inguruan sareratu zuten bideoa izan dira protagonista, mezu, lelo eta programetatik haratago. Politikari, bizikidetzari eta euskarari dagokionez, herri hau normalizaziotik urrun dagoela erakusten dute hiru mugarri horiek, baina, hori ere normaltasun bihurtuta, Eusko Legebiltzarrean indar berri bat sartzeak zer ondorio dituen izango da aztergai gaur, botoak zenbatzen hasten direnetik.

Gaurko emaitzekin itxita geratuko da duela ia hiru urte Podemosen sorrerak Madrilen ireki zuen zikloaren hasiera. Ahal Dugu-k ordezkaritza badu jada Hegoaldeko udaletan, batzar nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan, eta gaurtik aurrera Gasteizkoan ere izango du. Jokaleku berria errealitate bat da jada, baina Pablo Iglesiasek duela bi urte zerua erasoz hartzeko egin zuen iragarpena betetzetik urrun dago, eta legebiltzarrean ere akordioak beharrezkoak izango dira. Gerria behar da horretarako, baina alderdi bakoitzak hartzen dituen erabakiek gogoa ere adieraziko dute.

Eusko Legebiltzarrean indar korrelazioa zein izango den aukeratuko dute gaur 1.783.414 euskal herritarrek. Horrekin batera gehiengoak osatzeko mahaian zer gaiez hitz egitea nahi duten ere erabakiko dute, gehiengo batek kolore eta Ʊabardura asko izan baititzake.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.