Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Arriskuen zerrenda

2017ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Frankistek Bilbo hartu zueneko 80. urteurrenean hainbat omenaldi, protesta eta ekitaldi egin dira han eta hemen. Besteak beste, Gernikako hilerrian, atzo. Hango hobi komun batean ehortzi zituzten 82 gudariren —gehienak gipuzkoarrak— izen-abizenak ageri diren plaka berri bat jarri zuten. Eta omenaldia egin zieten. Han adierazi zuen Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak «frankistek porrot» egin zutela. Orduan hildako gudarien aldeko memoria bizirik dagoelako esan zituen hitz horiek.

Herri honen memoria historikoa, herritar askoren lan eskergari esker eta arriskuak hartzearen ondotik bermatu da. Izan ere, herritarrek bultzatutako elkarteak ezinbestekoak izan dira 36ko gerraren memoria gaur egunera iristeko. Gernikan, Erkibe eta Gernikazarra elkarteak, besteak beste. Baina atzo Gernikan omendu zituzten gudarien kasuan, arrisku handiak hartu zituen Gernikako lurperatzaile baten parte hartzea izan da funtsezkoa: frankismo betean, 1958an, hilerritik gorpuak ateraraztera behartu zuen lurperatzaileak gorde egin baitzituen hilotzak. Eta, gainera, haienizen-abizenekin zerrenda idatzi zuen. Lehen zerrenda hari esker osatu eta zehaztu dute Gernikako hilerrian gerra garaian lurperaturikoen historia.

Baina oraindik hezur eta hezur horiei buruzko galdera asko dago Euskal Herriko lur azpian ezkutuan. Eta larriena: hori egin, sustatu edota agindu zuten arduradunak ez dituztela inon epaitu.Halaxe gogorarazi zuten atzo Bilboko kaleetan, Frankismoaren kontrako kereilak sustatzen dituen euskal plataformak antolaturiko martxan.

Inpunitatea amaitzeko, lan asko egitearekin batera, arrisku batzuk ere hartu beharko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.