HIZPIDEAK

Hauteskunde plebiszitarioak

Jakes Goikoetxea -

2017ko urriak 31
Ez da erraza Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea ulertzea, eta sarritan ez da erraza haren politikak eta erabakiak ulertzea ere. Kataluniaren independentzia aldarrikapenaren aurretik, erreakzionatu egin du, eta Kataluniako autogobernua bertan behera uztea erabaki du, Espainiako Konstituzioko 155. artikuluan oinarrituta. Neurrien artean, ordea, hauteskunde autonomikoetara deitu ditu kataluniarrak abenduaren 21erako. Oso azkar: urriaren 1eko erreferendumeko bortizkeriaren oihartzunak hor jarraitzen du; Poliziaren presentziak ere bai; Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten espetxeratzeek ere bai; Konstituzioko 155. artikuluan oinarritutako doako barrak ere bai; eta independentziaren aldeko katalanek haserreago eta mobilizatuago dirudite kontrakoek baino.

Rajoyk, nahita edo nahi gabe, hauteskunde plebiszitario bihurtu ditu abenduaren 21eko hauteskundeak, zeren PDeCatek eta ERCk, ostiralean Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuten horiexek —CUPekin batera—, parte hartzea erabaki baitute. Ez dute zehaztu nola.

Espainiako Senatuko presidenteordeak hauteskundeak eta gero berriro ere 155. artikulua erabiltzeko mehatxua egin badu ere, emaitza independentziaren aldekoa bada, Rajoyk arazoak izan ditzake Espainian eta Europan, Europak, orduan bai, negoziatzera bultzatu baitezake.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna