Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Zientzian ere nor izatea

2018ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Charles Darwinek hau idatzi zuen 1871n: «Orokorrean onartu ohi da emakumeek markatuago dituztela intuizio, pertzepzio eta imitazio gaitasunak, baina gutxienez horietako ahalmenetako bat arraza apalagokoen ezaugarriak dira, eta beraz, iragan eta azpizibilizazio batekoak». Haren teoriek balio izan zuten emakumea gizonaren bertsio inperfektua zelako ideia ezartzeko, baina corpus ideologiko hori aspalditik zetorren, Aristotelesen garaitik, gutxienez. Mendeetan elikatu dute ideologia hori, emakumeen zapalkuntza justifikatzeko.

Sendatu beharreko patologiak ere asmatu dituzte gizon zientzialariek historian, eta emakumeen gorputzetako atalak ere deuseztatu beharreko «arazoak» bilakatu dituzte. XIX. mendean, adibidez, histeria izurritea asmatu zuten, edota depresioarena, eta ustezko buru nahasmendu horiek tortura psikologikoa eginez edota obarioak eta uteroa kenduz konpontzen zituzten.

Oraindik ere, emakumeen bizitzetako ohiko prozesuak botikak behar dituzten gaitz gisa hartzen dira, menopausia edo hilekoa, besteak beste, ikerketak gizonek eginak direlako, eta gizonentzat. Ikertzeko eskubidea izatea, genero berdintasuna bultzatzea eta ahalduntzea aldarrikatuko dituzte gaur Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean. Zientzian ere nor izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.