jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

25 urte geroago

2018ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Hogeita bost urte geroago, siglak geratzen dira. Eta goi kargudun batzuk alderdiaren edo administrazioren baten goi karguetan. Berez, PSE-EE du izen ofiziala, baina batean eta bestean oso ohikoa da Euskadiko Alderdi Sozialista bakarrik aurkeztea, Euskadiko Ezkerrarik gabe. 25 urte dira batak eta besteak bat egin zutela; zuzenago esateko, PSEk —eta PSOEk— EE bereganatu, irentsi zuenetik. Baita haren zorra ere. Denborak, tradizio politiko ezberdinek eragindako mesfidantzek eta gorabehera politikoek ia ezerezean utzi dute Euskadiko Ezkerraren oinarri eta ekarpen politikoa Euskadiko Alderdi Sozialistan. Garai hartako zenbait buruzagi sozialistak onartu dutenez, Euskadiko Ezkerrarekin bat egitearen helburuetako bat bazen PSEri beste kutsu bat ematea, baskistagoa, zabalagoa, pluralagoa, euskaldunagoa. Alderdia lehen iristen ez zen leku batzuetara eta jende batengana iristea.

2018an, horixe da paradoxa. 1993an EAJri aurre egiteko sortu zen proiektu bat 25 urte geroago EAJrekin berarekin gobernatzen ari da, lasai eta eroso, baita desadostasunetan ere, hurrengo hauteskundeen zain. PSE-EEk ez dauka alternatiba izateko aukerarik, eta nahiago izan du, oposizioan bere txikitasuna agerian utzi baino, botere pixka batekin gutxienez oihartzuna eta protagonismoa lortzen saiatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.