Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Zortzi aldiz erditu den langabea

2018ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Urte hasieratik joan da Ana protestetara, astelehenero. 80 urte ditu, eta bizitza osoan egindako lanaren astuna sentitzen du gorputzean; ez da alferrik erditu zortzi aldiz, baina etxea utzi eta kalera atera da, nazkatuta dagoelako egindako lan guztiaren ordaina beste norbaiten poltsikora joaten dela ikusteaz, hilero zentimoak kontatu beharraz. Begi azpiko poltsetan jasoa du egindako guztia, zimur bakoitzean, eta oraindik ere ez du deskantsurik hartzeko aukerarik izan, bilobak baitatozkio egunero bazkaltzera. Gorputzak erantzuten dion arte egingo dio aurre lanari, kementsu eta duin, baina amorrua ematen dio entzun behar izaten duenean ez duela sekula lanik egin. Zer egin du ba bizitza osoan lana ez bada? Alabek etxetik kanpo lanerako aukera dutela-eta lasaitua hartzen du, baina frustrazioa kontrajartzen zaio, prekaritateak eta ezberdintasunak jota ikusten dituelako haiek ere.

Irribarretsu esnatu da, atzoko protesten biharamun itxaropentsuan, beti pentsatu izan baitu herritarren borrokak soilik ekar lezakeela gizartearen eraldaketa, berdintasuna. Borrokan zaildua denak badakien arren jendetzaren indarra zein den zaurgarria, ez du amore emango. Astelehenero protestatzen jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.