Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Sarkozyren trapu zaharrak

2018ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Muammar Gaddafiren Libia zulo beltz batean sartu zuen Mendebaldeak 2011n, Frantziak gidatuta. Ustez Frantziako agenteek agintaria hil, eta, NATOren bonbardaketen ondorioz, «matxinoek» hartu zuten herrialdea, eta gobernaezin bilakatu gaur egun arte, kaosean, eta milizia jihadisten menpe, inguru geopolitiko konplexua uzteaz gainera. Esku hartzeko aitzakia —azken inbasioetan gertatu bezala—, hauxe: zibilen aurkako sarraskia eragin zuela Gaddafik. Baina Nicolas Sarkozy orduan Frantziako presidente zenaren kontrako frogak baieztatzen badira, ondoriozta daiteke presidente ohiaren trapu zaharrak estaltzeko estrategia ere izan zela —petrolio negozioaz gainera—.

«Arriskutsua» zelako hil zuten Gaddafi, Sarkozyren hitzetan. Arriskutsua zen 2006an eta 2007an Tripolitik Parisera diruz jositako maletak atera zirelako, ustez Sarkozyren kanpaina finantzatzeko, eta hori azaleratzeak zalantzan jar zezakeen Eliseoan jarraitzeko bigarren aukera. Xokri Ganem Gaddafiren Petrolio ministroak utzi zituen diru haiei buruzko berriak idatzita. Danubio ibaian itota aurkitu zuten, Frantziako 2012ko bozetako bi itzulien artean.

François Hollandek irabazi zituen hauteskundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.