jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Erabiltzaile merkatua

2018ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Ekonomia tradizionalak arau garbi bat izan du urteetan enpresei sozietate zerga kobratzeko: toki jakin batean lantegiak, saltokiak edo langileak dituzten enpresek toki horretan ordaindu behar dituzte zergak. Internetek, baina, negozio mota berri bati ireki zizkion ateak, eta enpresa teknologikoek euren irabaziak gutxi zergapetuta egin dute orain arte negozioa. Batez beste, erdia baino gutxiago (%9,5).

Zehaztugabetasuna zergarik ez ordaintzeko baliatu duen negozio eredu berri hori arautu nahi du Europako Batzordeak, eta zergak negozioa egin eta irabaziak eskuratzen diren tokian ordainarazi, eremu berri bat zabalduz. Esatera dator enpresa bat ez dagoela soilik lantegiak, saltokiak edo langileak dituen lekuan, baizik eta baita gure lantokiko ordenagailuan, sofa gaineko tabletan eta komunera ere eramaten dugun sakelako telefonoan.

Ikuspuntu aldaketa horrek, halabeharrez, galdera bat jartzen du mahai gainean: enpresa teknologikoentzat erabiltzaileak zer dira, bezeroak edo produktua? Bigarren aukera hori ez litzateke zerbait berria: telefono konpainiek publizitatea saldu ohi dute aspalditik lehen oso ohikoak ziren zenbaki aurkibideekin, erabiltzaileen datuekin negozioa eginez. Teknologia berriek, baina, ate asko ireki eta zabaldu dituzte, eta ikuspuntu aldaketa beharrezko bihurtzen da jarduera horiek arautzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.