jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Kontuak

2018ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Ostiraleko agirian biktimak bereiztea leporatu dio batek baino gehiagok ETAri. Deigarria da, baina, batzuek auzitan jarri nahi duten barkamen eskaera autokritika ariketa baten ondorioz etorri dela, eta eskatutako urratsa egin duenean ETAk utzitako oinatzari begiratzen dioten horiek ez direla nabarmendu inoiz autokritikagatik, auzokritikagatik baizik.

Biktimen bereizketa ez da oraingo kontua, eta ez da soilik ETArena ere. Frankismoak ondo asko bereizi zituen urte luzez, eta hala iritsi dira orain arte. Hala, Meliton Manzanasen aldeko plaka bat dago Donostiako Espainiako Poliziaren egoitza berrian, eta ez hark (gatazkarekin zerikusia izan edo ez) torturatu zituen herritarren aldekoa. Denboran hurbilago, gogoratu behar da Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren gorpuzkiei Hondarribiko aireportuan eta Tolosako hilerrian egin zitzaizkien harreretan Ertzaintzak ere ondo asko bereizi zituela beste biktima batzuengandik. Eta ertzain batek «sartu Herriko-ra» agindu ondoren beste batek Iñigo Cabacas hil eta sei urtera Eusko Jaurlaritzako inork barkamenik eskatu ez duenean ere agerikoa dela bereizketa XXI. mendean.

Alfonso Alonsok dio ez duela axola ETAk barkamena eskatzen duen, ez diotela barkatuko. Josefina Lambertok ere ez duela barkatzen dio. Baina berari inork ez dio eskatu barkatzeko. Eta inork ez dizkio kontuak eskatzen beste inori barkamena ez eskatzeagatik. Diru kontuak beste gauza bat dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.