mikel p ansa
HIZPIDEAK

Kontrola zeini

2018ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Lanbideren erabiltzaileei datu biometrikoak hartzen hasiak dira. Apirilaren 18an, erabiltzaile batek argazki bat zabaldu zuen sare sozialetan, Lanbideren bulego batekoa, mezu hau idatzia zuen txartel bat erakusten zuena: «Laster beharrezkoa izango da Lanbideko erabiltzaileen identifikazio digitala. Hori dela eta, behin arreta eman eta gero, datu biometrikoak hartzeko 19 zenbakidun postutik igarotzera gonbidatzen zaitugu». Beatriz Artolazabal sailburuak esana zuen: iazko urte osoa pasatu zutela Izfe enpresarekin sistema prestatzen, eta 2018ko bigarren hiruhilekoan egingo zutela proba bat erabiltzaileekin, eta udan zabalduko dutela. Datuen Babeserako Agentziako buru Margarita Uriak martxoan ohartarazi zion: Europan maiatzaren 25ean indarrean sartuko den legeak debekatu egiten du datu biometrikoak jasotzea erabiltzailearen baimenik gabe. Aise konpondu du arazoa Jaurlaritzak, erabiltzeak datuak ematera «gonbidatuz»; baina testua tranpatia da, esaten baitu «laster beharrezkoa» izango dela identifikazio digitala. Lanbide, kasu honetan, aprobetxatu egin da zerbitzu publiko batera diru eske joaten diren pertsonen kalteberatasunaz eta laguntza hori galtzeko beldurraz. EAJk eta PSEk atzo aurkeztu zuten DSBEaren araudia berritzeko lege proposamena. Besteak beste, datu biometrikoak jasotzea arautu nahi dute legearekin. Jada egiten ari diren horrek legerik ere ez baitu atzean. Baina egiteko gogoa zuen Jaurlaritzak, eta egin egin du. Kukuso guztiak, zakur ahulari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.