Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Injustizia patriarkala

2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Ez da komeni fokua eraso bakar batean jartzea, hori egunero gertatzen den errealitatea delako, eta ez ditugu gainontzeko kasu horiek guztiak ikusezin bihurtu nahi». Horixe atzo Iruñeko manifestazioaren amaieran emandako mezuetako bat. Ez da kasu bakarra, ez horixe, ezta gertaera berria ere. Mendeetan bortxatu gaituzte, besteen desioak betetzera behartu, mina ere izateko eskubidea ukatu, umiliatu, mespretxatu, izutu; indarrez, inposizioz. Itotzen, hiltzen gaituzte. Herritarren eskubideak bermatzeko dagoela dioen justiziak, berriz, magistratuek sexu harremanez ulertzen dutenaren baitan epaitzen gaitu: indarkeria matxistaz.

Gertatutakoek herritarren artean sortu duen amorrua ikusita, Zigor Kodea aldatzeko, legeak aztertzeko eta eraso tipoak zehazteko proposamenak ere iritsi zaizkigu. Baina legea aldatuta ere zer, injustizia patriarkala eraisten ez bada? Inpunitatearen mezuak zabaltzeko balio duten epaiak bukatuko al dira Ricardo Gonzalez bezalako epaileen mentalitateak erabakitzen jarraitzen duen bitartean?

Ez da kasu bakarra, ez. Asteon, beste bortxaketa bat eta hilketa bat ere gehitu zaizkio zerrenda luzeari, Gasteizko bi hildakoen hileta egin berritan, eta ez dira azkenak izango, baina badago irtenbiderik: sistema aldatzeko ekintzaile feministaz josten ari da kalea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.