HIZPIDEAK

Zerrenda

Jon Ordoñez Garmendia -

2018ko maiatzak 30
Egunotan errenta aitorpena zalantzatsu, apur bat beldurrez, egitera doan herritar xumearentzat ez da erraza ulertzea nola litekeen norbaitek ogasunarekin duen zorra urte batetik bestera pasatzea. Are eta gutxiago, zor hori bost urtean iraungitzea. Baina hala gertatzen zen, eta, hori saihesteko, Nafarroako Gobernuak zordun handien zerrenda publikatzea erabaki zuen.

Atzo eman zuten 2017ko zerrenda. Zor handiak argitaratuz beste urtebetez luzatu dira zor horien iraungitze epeak, baina helburu nagusia, zordunek zorra ordaintzea, ez da betetzen ari. Zordun bakar batek ez zuen kitatu abendura bitartean zor osoa, zerrendan bere izena argitaratuko zela jakinarazi zitzaion arren. Iazko 277 zordun aurtengo zerrendan ere badaude, eta horietatik 131k handitu egin dute iazko zorra. Inoiz ogasunarekin zor bat, nahigabe izanda ere, izateagatik lehenbailehen ordaintzeko eskatuz gutun bat jaso duen herritar xumeak galdetuko du: nola liteke?

Ana Beltran PPko parlamentariak du erantzuna. Camilo Castilla upeltegia berea du nabarrismoaren defendatzaile ozenak, gobernuaren kontrako zuzentasunaren bozgorailuak, eta iaztik 300.000 eurotan handitu du zorra hainbeste maite duen Nafarroaren ogasunarekin: 700.000 eurotik milioi batera. PPren gaitza da, hala Madrilen nola Iruñean: banderarekiko maitasunak ogasunarekin dituzten eginbeharretan itsutzen ditu. Eta herritar xumeak bere zorrak ordaintzen ditu, ulertu ez arren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna