HIZPIDEAK

Torrealdairen legatua

Torrealdai, atzo, Manuel Lekuona saria jasotzen.
Torrealdai, atzo, Manuel Lekuona saria jasotzen. J. URBE / ARP

Iñaki Petxarroman -

2016ko martxoak 13
Jaso du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria Joan Mari Torrealdai Euskaldunon Egunkaria-ko administrazio kontseiluko lehendakari ohi eta Jakin fundazioko lehendakariak. Jaso du beste sari bat, eta emango dizkioten guztiak beti izango dira gutxi, euskararen eta herri honen alde bizitza osoan egin duen lan handiarengatik. Min du oraindik, Egunkaria-ri egindakoagatik, guardia zibilen aldetik jasotako torturengatik. Mina du, baina ez gorrotoa, eta horrek arintzen dio eguneroko jarduna.

Egunkaria-ri egindakoagatik barkamena eskatu beharko luketela adierazi du BERRIAn egindako elkarrizketan, nahiz eta itxaropen gutxi duen: «Ezagutzen dut Espainiako Estatua. Ez dut itxaropenik». Eta nabari zaio samindura Egunkaria, nolabait, munstroaren atzaparretan babes gabe utzi zuten hainbeste eta hainbesterengatik. Alegia, Egunkaria, herri hau eta euskara ez, baizik eta bestelako interes partidista batzuk zerbitzatzeko jaio zela lau haizeetara zabaldu zuten haiengatik. «Guardia zibilek ez zuten erabat asmatu. Giroan bazebilen susmo hori, beste baten morroiak ginela». Susmo interesatua, oraindik ere euskalgintza zikintzeko hamaika modutan erabiltzen den praktika bera. Torrealdairi eta hura bezalakoei zor zaie, haien konpromiso eta argitasunagatik, gezur eta laineza horien guztien gainetik, bide erakusle izaten jarraitzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna