jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

141 urte

2018ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Zigor bat izan zen, bai, baina ez soilik zigor ekonomiko bat. Izan zuen oinarrian zigor politiko bat ere. Kontzertu ekonomikoak 140 urte bete ditu, eta, akordio horren aldebikotasunaren garrantzia azpimarratzen den garai honetan, ez litzateke ahaztu behar Espainiako Gobernuak 1877an foru aldundiak eta Batzar Nagusiak disolbatu zituela, eta hori egin eta diputazio probintzialak Madrilen berak izendatu ostean negoziatu zuela horiekin kontzertu ekonomikoa. Alegia, esku hartze politiko bat izan zen aurretik, 155. artikuluaren XIX. mendeko ezarpena. Bi alde baziren, bai, baina bi aldeetako batek bestea zigortzeko beste hori erabat baldintzatu ondoren. Eta hori ez da aldebikotasuna. Ez orduan, ez orain.

Euskal Herrian batasun handia dago kontzertuaren inguruan. Batzuentzat, autogobernuaren ikur. Beste batzuentzat, autogobernuaren arrasto. Besteentzat, ongizate iturri. Bat edo bestea. Bat eta bestea. Gauza da kontzertu ekonomikoaren defentsan bat egiten dutenen batasunak soilik bermatzen duela haren iraupena oraingoz. Zentralizatzeko urrats bat izan zen, eta bere bidea egin eta kontrakoaren ikur bihurtu bada ere, zentralizazio nahiak nabarmenak dira berriro. 140 urte hauek erakutsi dute Espainian ez dagoela bermerik parez pareko akordioei eusteko, zerbait mugitzen denean agudo zorrozten dituela ezpatak, legeak edo iritziak. Horregatik, 140 urte geroago ezin ahaztu duela 141 urte izan zela zigor politiko bat ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.