jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Zigor malgua

2018ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Altsasuko gazteen kontrako auziak oso goian jarri du Auzitegi Nazionalaren izugarrikeriaren langa. Epaiaren zain dago auzia, baina urte eta erdi daramate preso hiru gaztek, eta 65 urte arteko espetxe-zigor eskaera errealitate bat da jada; estatuaren nagusikeriaren mezua emanda dago.

Altsasuko auziaren itzalean abiatuko da etzi beste lau gazteren kontrako epaiketa, desordena publikoak eragitea leporatuta, terrorismo delituagatik. Zazpina urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak lau horientzat, eta behin-behinean libre dira (zortzi hilabete egon ziren preso hiru). Ez dira konparagarriak bi kasuak horregatik. Ez gertakariak, ez behin-behinean hartutako neurriak, ezta espetxe zigor eskaerak ere. Altsasuko auziaren neurrigabekeriak, ordea, ezin du balio neurria jartzeko terrorismo delitua leporatzen zaien beste gazte batzuen kontrako auziei. Arazoa ez baita soilik espetxe zigorraren urte kopurua, baizik eta terrorismo delituaren tipifikazioa. Neurri kontua bada, estatuak aurkituko du modua neurri irensgarri bat aurkitu eta bere nagusikeriarekin jarraitzeko. Kulunka egiten badaki: zigor malgua ez da hausten inoiz, eta jotzen jarraitzen du.

Duela urte batzuk izugarria zen kutxazain bat erretzeagatik hamasei urteko kartzela zigorra ezartzea. Urte horietan puri-purian zegoen gatazka kalean. Orain, ez dago ETA, baina terrorismo delitua bai. Eta kaleko desordenengatik zazpi urteko zigorra eskatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.