inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Kalteberatasuna

2018ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Egun horretan ez zegoen ertzainik Euskaldunon Egunkaria-ren egoitza babesten. Ez zegoen «herria zaintzeko» betebeharra zuen polizia autonomiko integraleko kiderik, eta Guardia Zibilak kazetaren egoitza zigilatu zuen, inpunitate osoz. Euskalgintza jomugan zen, hau da, euskararen aldeko herri sare ez-instituzionala. Tesi bat ernaldu baitzuen Madrilgo botereak garai hartan: Jaurlaritzatik kanpoko euskalgintzak ez zuela existitzeko eskubiderik, nahikoa zuela euskarak jasotzen zuen babes instituzionalarekin.

Egunkaria itxi zutenerako, Egin ere lurperatua zen, urte batzuk lehenago. Baina euskararen aldeko lanean engaiatua zegoen gizarte mugimenduari abisu eman zion Espainiak orduan: bila zetorrela. Arantzazura bidean ere jarri ziren nonbait, eta telefonoak dantzan ipini, auskalo nork operazio hura eteteko agindu zuen arte. Aranda de Dueron eman zuen buelta guardia zibilen armadak, eta santutegia bakean utzi zuen.15 urte dira egun haietatik. Asko hitz egingo da itxieraz, orainaz eta geroaz urteurrenaren harira. BERRIAk ez ditu falta erronkak eta haiek aurrera eramateko ilusio eta gogoa.

Alabaina, BERRIA sortu eta gutxira euskarazko kazetako lankide batekzioen moduan: «Bizitza barkatzen digutela ohartarazten digute egunero». Eta,15 urteren ondoren ere, kalteberatasun arrasto hori nabarmena da oraindik, are eta gehiago azkenaldian Madrildik igortzen dituzten mezuei erreparatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.