jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Lurrikara eta dardara

2018ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Erabaki batek, gertakari batek guztia goitik behera aldatzen duela badirudi ere, lurrikara batek guztiak astinduta ere, denek leku berean jarraitzen dutela dirudi Katalunian. Ez, ez da gauza bera Alemaniak Carles Puigdemont Espainiari entregatzea edo ez. Ez da gauza bera Puigdemonti matxinada delitua leporatu ahal izatea edo ez. Ez da gauza bera diru publikoaren erabilera okerragatik Espainiara entregatzea edo ez, ez baitira gauza bera, kasu honetan, Alemaniako Justizia eta Espainiakoa. Bigarrena ohitua baitago aurrena zigorra erabakitzera eta gero sententzia zuritzeko beharrezko froga eta argudio guztiak sortzera.

Puigdemontek nazioarteko arreta mediatikoa berreskuratzea lortu du egunotan, Alemanian. Behar zuen. Bere aldeko erabakiak hauspoa eman diete berari eta prozesuaren buruzagiei; muturrekoa, ordea, Espainiako Gobernuari eta bere menpeko egiturei. Puigdemontek atzoko aukera baliatu zuen, beste behin, nazioarteko bitartekaritza bat eskatzeko, bai baitaki Espainia nekez mugituko dela, nekez abiatuko duela prozesu politiko bat, Espainiatik kanpoko norbaitek behartzen ez badu. Kataluniako prozesua eredugarria eta itxaropentsua izan da zentzu askotan, baina hankamotz geratu da nazioarteko babesean. Eta lurrikara Alemanian gertatzeak ez du esan nahi dardara Europan nabarituko denik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.