mikel p ansa
HIZPIDEAK

Azalpenik gabe

2018ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Eskandaluren bat gertatzen denean, laster ematen ditu norbaitek esplikazioak. Esplikazioak ematea posible denean; bestela, aitzakiak asmatzen dira. Atzo Donostiako autobus geltokian galduta agertu ziren 46 migratzaileei buruzko esplikaziorik ez du inork eman; ezta aitzakiarik asmatu ere. Gurutze Gorriaren auzia zela hori; horra Donostiako Udalaren azalpena. Adingabeak diputazioaren esku geldituko direla. Oraingoz Gurutze Gorriaren egoitza batera eraman dituztela. Baina nondik atera zen autobusa? Nola egin zuen mila kilometroko bide bat inolako arduradunik edo erantzulerik gabe? Nola da posible autobus gidariak geltokian bakarrik utzi eta ospa egitea? Deskoordinazioa aipatu dute batzuek, gaizki-ulertuak... baina ez du inork esplikaziorik txikiena ere eman. Gurutze Gorria egin da migratzaileen kargu, behin-behinean. Oraingoz, hor bukatu dira esplikazioak.

Valentziako portura begira zeuden begi guztiak, eta Donostiako autobus geltokian lurreratu da patera bat. Ezustean gertatzeko, erreakzioa ez da asko atzeratu, eta hainbestean. Baina airean gelditu den galdera da zenbateraino dauden gure erakundeak prestatuak horrelako egoerei aurre egiteko. CEAR-Euskadik atzo ohartarazi zuen, hain justu, errefuxiatuak hartzeko lekuak falta direla. «Zalantza dut larrialdi egoera bati erantzuteko gai garen», esan du Patricia Barcena CEAR-eko kideak. Donostiako geltokiko gertakariak ez du lagundu zalantza hori uxatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.