HIZPIDEAK

Nirea niretzat, zuena niretzat

Orozkoko San Bartolome eliza.
Orozkoko San Bartolome eliza. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Jakes Goikoetxea -

2016ko urtarrilak 22

Nirea, niretzat. Gurea, niretzat. Zuena, niretzat. Jakina eta asaldatzeko modukoa zen Eliza katolikoak Nafarroan mila ondasunetik gora jarri zituela bere izenean, bere egin zituela, besterik gabe, bereak zirela esanda. Ez da Nafarroako kontua bakarrik, ordea: Eliza katolikoak hala jokatu du Gipuzkoan (388 ondasun), Araban (72) eta Bizkaian (65) ere.

Arazoa Eliza katolikoa eta haren jokaera bada. Eliza katolikoaren hierarkia. Gainerakoei pobreziaz, moralaz, laguntzeaz, partekatzeaz, bizimodu zuzenaz, bestearen lekuan jartzeaz... lezioak ematen dizkien erakunde batek bere egin ditu hainbat ondasun eta ondare kolektibo, frankismoko lege batek eta Jose Maria Aznarren garaian onartutako beste batek lagunduta. Legeak uzten ez zuen kasuetan, zirrikituak baliatuta. Bereak direla esanda, besterik gabe, tokian tokiko gotzainaren esanean oinarrituta. Frogarik gabe, Jainkoa lekuko. Dirua eta jabetza pribatua jainkotuta, beste behin. Ezkutuan, inori ezer jakinarazi gabe, badaezpada.

Arazoa, hala ere, ez da Eliza katolikoa bakarrik. Baita Eliza katolikoari halakoak egitea eta gizartearen arlo gehienetan pribilegio anakronikoak eustea ahalbidetzen dion sistema eta agintariak ere. Herritar gehienen interesen gainetik ustezko jainko baten ustezko ordezkarien interesak jartzen dituztenak. Eta ez dira gutxi.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

499 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna