Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Errepresioa matxista da

2017ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Marta Torrecillasi ez dizkiote soilik esku bateko behatzak banan-banan hautsi. Titiak ere ukitu zizkioten, eta burla egin. Bartzelonako Pau Claris institutuan egin zion eraso Espainiako Poliziak, herenegun, Kataluniako erreferendumean bozkatzen ahalegindu zenean.

Eraso sexual hori ez zen bakarra izango. Hainbat bideotan eta argazkitan ikus dezakegu Poliziak zer-nolako tratua eman dien Kataluniako herritarrei, besteak beste, hainbat eta hainbat emakumeri.

Baina errepresioaren biktimen sexua edo generoa bainoago, errepresioa erabiltzeko boterea duenaren jarrera da deigarria. Zeinen matxista den. «Egin nahi ez duguna egitera behartuko gaituzte» bezalako esaldiekin bere asmoen berri ematen duen gobernuburu batek ez al du, bada, emakumea bere jabego gisa hartzen duen gizonezko baten jarrera bera? Edo «nire emazteak halako bat dauka arropa zikinarentzat» esaten duen ordezkari politikoak zergatik iritzi dio horrekin burla egin dezakeela?

Zapalkuntza guztiek antzeko jokamoldeak eta seguruenik antzeko jatorria dituztelako gertatzen dira horrelakoak. Arrazoiz esaten dute CUPeko eta beste zenbait mugimendu politikoetako kideek Katalunian gertatzen ari den aldaketak feminista izan behar duela. Ea hasieratik hartzen duten errepublika berri horretarako bidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.