jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Ispiluaren aurrean

2018ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Martxoaren 8ko grebaren alde egonda ere, grebarako dauden arrazoi guztiak zeure eginda ere, feminismoak planteatzen dituen aldaketak indarrean jarriz gero mundua hobea izango litzatekeela pentsatuta ere, emakumeak geldituz gero mundua geldituko dela pentsatuta ere, emakume askoren lan baldintzen gordintasuna eta ahultasuna salatuta ere, emakume askoren lanaren ikusezintasunak asaldatuta ere, emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzeak erresuminduta ere, gertuko eta urruneko emakumeen esplotazioak min eginda ere, zaintza lanei dagokien balioa emanda ere, indarkeria matxistak higuina eraginda ere, etxean ardurak partekatzen saiatuta ere, zeure burua neurri handi batean feministatzat hartuta ere, feminismoaren goraldia aspaldiko fenomeno erakargarriena dela pentsatuta ere, gizonak eta gixonak nagusi diren esparruek atentzioa emanda ere, gertuko eta urruneko gizonkeriek nazkatuta ere, edonon eta edonoiz heteropatriarkatuaren arrastoak ikusita ere... ezinegona eragiten du norbere burua, norbere gizontasuna, ispiluaren aurrean jartzeak. Agerian geratzen direlako teoriaren eta praktikaren arteko kontraesanak. Gauza bat pentsatuta ere, askotan beste bat egiten dela ikustea, etxeko, gertuko eta munduaren beste puntako emakumeen kaltetan. Erosoagoa baita betiko gizona izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.