Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Aukerak eta arriskuak

2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Espainian, Pedro Sanchez presidente karguaren zina egiten, etaKatalunian, Quim Torra presidentearen kontseilariak beste horrenbeste, ordu berean. Bitxiak atzoko argazkiak: Sanchez eta Torra, presidente zirkunstantzialak, bata ustelkeriaren ondorioz jarria, bestea Carles Puigdemonten erbesteak behartua. Biei egokituko zaie 155. artikulurik gabeko agertokian aritzea.

Sanchezek, Ciudadanosekin eta PPrekin 155.aren harira zeukan aliantza hautsi, eta elkarrizketa agindu du zentsura mozioak aurrera egiteko ezinbestekoak zituen katalanen botoen truke. Albiste ona da, dudarik gabe, hitz hori ez baita aspaldian egon espainiar politikarien hiztegian, eta aukera asko zabaltzen baitira. Torrak eta Sanchezek bilera bat egingo dute, baina besterik izango da Torrak eskatu dion arriskua hartuko duen Sanchezek, eta, besteak beste, izendatu behar duen fiskal nagusi berriak espetxeratuen eta erbesteratuen egoera aldatzeko bidea egingo duen.

Torrak, berriz, exiliaturik eta presorik gabeko gobernu «eraginkorra» osatu du, Espainiako Gobernuak ezarritako baldintza betez 155.a altxatzeko, baina arriskua dago eraginkortasunak independentisten xedeak azpiratzeko, eta xede horien alde borrokatu diren espetxeratu eta erbesteratuak testuinguru politikotik ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.