jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Huts

2017ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Zerrenda bakarraren auzia Nafarroako akordio programatikoan ez egotea bada bere horretan adierazgarria. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak akordioaren balorazio positiboa egin zuten aurten maiatzean gobernu aldaketaren bigarren urteurrenean. Zerrenda bakarraren auziari heltzeko garaian, ordea, azaleratu da hutsunea, eta Ezkerraren jarrerak azaltzen du zergatik dagoen huts hori.

Ezustean, aste erabakigarri baten atarian, beste akordio bat jarri du Batzarrek mahai gainean. Ezkerra koalizioa osatzeko Ezker Batuarekin duen akordioaren arabera, gai baten inguruan euren artean adostasunik ez badago, boto askatasuna eman behar zaie Nafarroako Legebiltzarrean dituzten bi parlamentariei. Desadostasuna agertu dute Batzarreko militanteek, eta horrek Jose Miguel Nuin eta Marisa de Simon legebiltzarkideen esku utzi du auzia.

Ezker Batukoak edo CCOOkoak izanda (eta De Simon hezkuntzatik dator), ez dirudi bi ordezkari horiek arriskuan jarriko dutenik ostegunean oposizioak bozkatu nahi duen lege proposamena. Ezingo zaie leporatu akordio programatikoa edo koalizio akordioa urratzea azkenean euskaldunen eskubideen kontra bozkatzen badute. Baina huts egitea oinarrizkoa izango da Nafarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.