Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Euskara paperean

2018ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Hamarkada bat baino gehiago igaro da Osakidetza euskara planekin hasi zenetik. Bigarren plana dago martxan, 2013-2019 urteei dagokiena, eta, ebaluazioa egitean, «orokorrean aurrera» egin dela nabarmendu du Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek, baina «hobetzeko tartea» badagoela. Aurrera egin da, bai, batez ere paperean. Plana dute erakundeek; arduradunek ezagutzen dute, irizpideak ere bai. Idatzizko egiturazko esparruetan dabiltza ondoena, nahiz eta itzulpen bidez egindako euskarazko mezuak ez duen izaten gaztelaniazkoak —jatorrizkoak— izaten duen indar komunikatiboa, komunikatzea lortzen duenean. Eta deigarria da belaunaldi aldaketari esker, urterik urte handitzen ari dela lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna duten langileen kopurua. 45 urtetik gorakoen %29k betetzen dute, eta 45 urtetik beherakoen %76k.

«Hobetzeko tartea», ordea, handia da eguneroko harremanari lotua dagoenean. Izan ere, ez baita euskalduna hizkuntz eskakizuna betetzen duten horien egunerokoa; ez dira maiz errespetatzen erabiltzaileen hizkuntz eskubideak, eta euskarazko zerbitzua ez da eskaintzen erabiltzaileak eskatzen ez badu. Alegia, protokolozko euskara da oraindik ere Osakidetzakoa, normalizaziotik urrun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.