HIZPIDEAK

Ez da moda bat

Jon Ordoñez Garmendia -

2018ko maiatzak 27
Onartu dituzte Espainiako aurrekontuak Kongresuan, eta, inork uste bazuen pentsiodunak etxean geratuko zirela pentsioak bi urtez KPIa igotzea hitzartu ostean, oker zegoen. Beste egun batez, milaka atera dira kalera Hego Euskal Herrian, eta gehiagotan egingo dutela iragarri dute.

Pentsiodun esaten zaie pentsio bat jasotzen dutelako. Baina esan dakieke langile ohi, zaintzaile ohi, garbitzaile ohi, fardel aldatzaile ohi eta sukaldari ohi ere. Eta, kasu askotan, ohi hori sobran dago, jarraitzen dutelako gizartearentzat lanean, familia zaintzen, etxeak garbitzen, fardelak aldatzen eta tuperrak betetzen. Eurek ere ez dute nahi geratu izan ziren horretan, eta eragin nahi dutelako atera dira berriro kalera. Horregatik irabazia dute ez soilik pentsioekin bizitza duin bat izateko eskubidea, baizik eta baita alderdi guztiek eta gobernu guztiek benetan aintzat hartzea ere. Haien eskaerak ezin du izan aurrekontu bat makillatu eta hori saltzeko adabaki bat.

Inork pentsatuko du hizki larriz idazten den Politika legebiltzarrean edo alderdi bateko mahai baten bueltan egiten dena dela, eta kalekoa osagarri bat dela. Baina pentsiodunak erakusten ari dira ezetz. Haiek ari dira iragana ekartzen, oraina borrokatzen eta etorkizuna marrazten. Pentsiodunena ez da moda bat, eta moda bat balitz bezala hartzen duena berriro okertuko da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna