inaki petxarroman
HIZPIDEAK

'Egunkaria' eta Altsasu

2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Hamabost urte beteko dira hurrengo ostegunean BERRIA egunkaria sortu zela. Berez, sekula gertatu behar ez zuen jaiotza pozgarria izan zen BERRIArena, jazo behar ez zen Euskaldunon Egunkaria-ren heriotzari zuzenki lotua.

Euskal Herriak bere aurkako eraso zuzen gisa bizi izan zituen euskarazko kazetaren itxiera eta haren zuzendaritzako kideen aurkako oldarraldia. Euskal kulturaren aurka, hau da, herriaren nortasunaren bereizgarri nagusiaren aurka ari zirelako irten zen jendea trumilka kalera 2003ko otsailaren 22 hartan. Donostian sekula egindako manifestaziorik jendetsuena izan zen hura.

Atzo, inoizko manifestaziorik jendetsuenetako bat egin zuten Iruñean. Altsasukoen aurkako errepresio bortitzaren bidegabekeria salatzera irten da jendea kalera. Baina, ez hori bakarrik, asko eta asko irten dira badakitelako Altsasukoa Euskal Herriko edozein herritako gazteei gerta zekiekeela eta ez, zorionez, Andaluzia, Madril edo Murtziakoei.

ETA izan zen aitzakia Egunkaria ixteko. Altsasukoei hamahiru urte bitarteko zigorrak jarri zizkieten egunean, baina, ETA desegina zen. Beste aitzakia batzuk dituzte orain Euskal Herriaren bihotza jotzeko. ETA desagertu da, baina Egunkaria-ren eta Altsasuko gazteen aurkako operazioen atzean diren Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak hor jarraitzen dute. Eta min egiten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.