inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Basa espezieen etorkizuna

2022ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Munduko 50.000 basa espezieren erabileran oinarritzen da gizakien egungo bizimodua. Elikatzeko, botiketarako, energiarako erabiltzen dituzte... Baina espezie horien erabilera ez da orekatua; gehiegi eta azkarregi kontsumitzearen ondorioz, desagertzeko arriskuan dira haietako asko. IPBES bioaniztasuna ikertzen duen NBEren gobernu arteko aditu taldeak urteko ebaluazio txostenean adierazi duenez, espezie horien %34 bakarrik ustiatzen dira modu iraunkor batean. Hots, gainerakoak desagertzeko mugara iristen ari dira.

Jakinekoa da munduak pairatzen duen krisi ekologikorik larrienetako bat dela bioaniztasunaren galera. IPBESek berak ohartarazi du milioi bat espezie daudela desagertzeko arriskuan, eta kasu gehienetan, eta klima larrialdiaren auzian gertatzen den moduan, gizakiena da horren erru nagusia.

Atzo jakinarazi zuten, esaterako, Amazoniaren oihan galera azkartzen ari dela. Jair Bolsonaro eskuin muturreko presidenteak agintea hartu zuenetik, baso eta meategi ustiaketa zabaldu da naturgunerik urrunenetara. Baina Amazonia ez da oihan huts bat. Munduaren birika nagusia da, bizitzaren eta biodibertsitate paregabearen oinarria. Milioika urtean naturak zizelkatua urte gutxian ari dira gizakiak hondatzen. Neurriak behar dira suntsiketa gelditzeko, eta lehenbailehen hastea hobe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.