Leire Palacios.
EKOGRAFIAK

Freskagarriak

2017ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Udan audientziak behera egiten du. Ez da gauza arraroa. Ez daukagu zertan harritu saio askoren ikusle kuota jaitsi egin dela irakurtzen baldin badugu. Uda garaian ohiturak aldatzen dira, ez da ezer berria. Are gehiago, noizbait buruan sartuko dugu telebista tradizionalak ez daukala atzera bueltarik. Hau da, ordutegi jakin batera lotutako telebista hiltzen ari dela. Internetek erakutsi digu. Telebista aparatu berrien diseinu eta baliabideei esker ere ikusten ari gara aldaketa. Horrela da, ez dauka besterik. Barneratu dezagun, kito. Beraz, aldagai horiek guztiak kontuan hartuta, audientzien beherakada horretan, arreta emateko modukoa izan daiteke, aurreko urteeko datuekin konparazioa egiten badugu. Esan bezala, kontuan hartuta telebista ikusteko oihutura modu bortitzean aldatzen ari dela. Arreta ematekoa litzateke2017ko udak 2015-2016koek baino datu askoz eskasagoak lortuko balitu. Zoriotxarrez edo zorionez, EITBk txirrindularitza telebistaratzen du —atzo Labaienek kontatu bezala—, eta horri esker kateak bataz besteko ikusle kuotari eutsi diezaioke alarma gorria piztu gabe. Badakigu albistegien lidergoa zenbaitetan kolokan dagoela, eta badakigu, baita ere ikusle kuota %24 inguru jaitsi dela. Zertarako gehiago tematu? Goazen aurrera begiratzera. Itsaso horretan irlaren bat topatzera: galtzeko, ilusioa berpizteko, bustitzeko, eta batez ere, atseden hartzeko.

Piztu telebista, bada poz txikirik ere: Itsasontzi baten saioak %1,6ko ikusle kuota datua lortu zuen ETB1 katean, eta hori, ez da erdeinuz jokatzeko zifra inondik inora. 10.000 pertsonek ikusi zutela esan nahi du. Altua da? Ez. Oro har, zifra apala da, baina, onargarria. Haatik, testuingurua ulertu beharra dago zifra horren balioa kokatu ahal izateko. Atzean dira, iragan sakonean gainera, ETB1eko saioek %10 puntu inguru lortzen zituzten garaiak.

Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik gidatzen dute saioa. Askori Salinas Goenkale telesailan agertzeagatik egingo zaio ezaguna. Gaztañazpik, berriz, itsasoarekin lotutako hainbat saio egin ditu ETB1 katean; informazioari lotutako saioak, edota Kresala bezalako programak, adibidez. Udako saio entretenigarria da, hurbilekoa, erraza —grabatzeko agian ez baina ikusteko bai— freskoa... Zein da formula? Zer gehiago behar dugu? Zer ikusi nahi dugu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.