IRLEN SAREA

Sormen kultura

Gorka Julio -

2015eko abenduak 26

Bblog bat, liburu digital bat... Eremu digitaletik asko dira eskaintzen zaizkigun aukerak. Aukera horiek baliatzeko jakintza ere behar da, baina batez ere gogoa; beharrezko jakintza teknikoa ere Internetez eskuratu baitaiteke. Artikulu hau sormen kultura hori sustatzeko aldarrikapen bat da, amateur zein profesional izan, beldurrik gabe barruan duzuna askatzeko aldarria.

Liburu digitalak idazteko ez da testu editore bat baino gehiago behar. LibreOffice bezalako tresna batek aukera hori eskaintzen du, bereziki epub-ak egiteko gehigarriren bat erabiltzen baduzu hobe. Hori egin ostean, liburua beste formatu batzuetara (mobi, pdf...) pasa nahi baduzu, liburutegi digitala ordenatzeko balio duen Calibre-k lan hori errazteko aukera ematen du, adibidez.

Podcast bat egiteko, mikrofono batekin eta ordenagailu batekin nahikoa da; artea bakoitzak jarri beharko du noski. Audioa editatzeko, aldiz, Audacity programa ezaguna dago. Horri esker, egindako akatsak zuzendu, moztu, txukundu eta formatu aldaketak ere egin ahalko dituzu. Podcast bat harpidetzeko aukera ematen duen audio saio bat denez, badira berau publikatzeko aukera ematen duten atariak, baina baita Podcast Generator bezalako EKS Eduki Kudeaketa Sistema sinpleak publikazio plataforma propioa sortu nahiko bazenu ere.

Bideo kanal bat ere egin dezakezu, bideo kamera batekin eta irudimen handiarekin. Askok ordenagailuko bertako web kamera erabiltzen dute, baina egokiagoa da beste kamera bat erabili eta ondoren bideoa editatzea. Shotcut bideo ediziorako tresnak, adibidez, aukera politak eskaintzen ditu, eta horrekin nahikoa ez baduzu, 3D ediziorako erabiltzen den Blenderrek ere aukera hori eskaintzen du. Bideo horiek hedatzeko garaian, YouTuben (edo beste zerbitzu batean) kanal bat ireki edo webgune propio batera igotzea besterik ez duzu egin behar orain.

Blog bat ireki, indibiduala edo kolektiboa. Jende askok ez dakien arren, blogak ez dira soilik web indibidualak. Gainera, hainbeste hobetu da horiek egiteko softwarea, normalean Wordpress, zein blog bat baino askoz gauza gehiago ere egin baitaitezke horren bitartez. Blogariak.net bezalako zerbitzu bat erabili edota ostatze zerbitzu propio bat lortu eta bertan Wordpress instalatu. Bideojokoak sortzeko aukera ere inoiz baino errazagoa da, Unity bezalako lan eremuei esker; horretara ere egongo da animatuko denik...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Arduraz komunika dezagun

Antxeta irratiak ‘Arduraz komunika dezagun’ dokumentala egin du

Urtzi Urkizu

Hedabideen hizkuntzaren erabilera aztertu dute Euskal Herrian herri ekimenez sortutako hedabide batzuetako zenbait emakumezko kazetarik, berdintasunaren ikuspegitik. Dokumentala ikusgai, albistearen barruan.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Neure buruarekin hobeto sentitzen naiz gitarra jotzen dudanean»

Jone Arruabarrena

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako 'Egin leku' gazteentzako musika deialdiaren irabazleetako bat da Zulaika. Azalera taldea atzean utzita, bakarlari dabil orain.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna