EKOGRAFIAK

Portugalen

Miren Manias -

2018ko apirilak 4
Edinburgoko (Eskozia) Filmhouse zinema aretoan ospatu zen kongresua, 2013ko martxoan. Bi egunez zinema audientzien inguruan eztabaidatu genuen; kontsumo ohitura berriak eta ikusleen motibazioak, besteak beste. EHUko beste hiru kiderekin batera Hazparneko (Lapurdi) Zinegin festibalaz ikerketa bat egina genuen, eta hara eraman nuen. Iparraldeko zinema jaialdian parte hartutako audientziaren motibazioak, jakiteko nagusiki zerk bultzatu zituen ikusleak euskal pelikulak ikustera, Hazparnera. Emaitzek agerian utzi zuten Iparraldean bazegoela aintzat hartzen ari ez zen publiko bat, euskal pelikulak kontsumitzeko gosez. Beraz, zergatik mugatu filmen jomuga EAEko elebidun komunitatera? Hasteko, zaila da Iparraldean estreinatzea —zinema jaialdietan izan ezik— lehia handiko merkatua baita; eta, bigarrenik, zinema aretoetan sartzeko euskal ekoizleek ezinbestekoa zuten frantziar ziurtagiri bat lortzea. Oker ez banago, hiru urte beranduago ziurtagiriarena kendu dute. Egun, berriz, euskal zinemarentzako banaketa eta erakusketa estrategia baten faltan gaude.

2013ko kongresuan, tesia idazten ari nintzen oraindik. Nazioartean ikerketa aurkezten nuen lehen aldia zen, Edinburgokoa. Orduan oinarrizko ingeles maila nuen eta, ondorioz, nahiko urduri nengoela aitortu behar dut. Gure mahaiko hizlarien artean, bazegoen Portugaleko emakumezko bat. Ez galdetu zergatik, baina horrek apur bat lasaitu egin ninduen. Pentsatu nuen portugaldarren eta euskaldunen ingeles maila nahiko antzekoa zela, eta, akatsak egingo banituen, haren ondoan ez nuela erridikulu handirik egingo. Usteak ustel.

Udaberriko opor egun batzuk pasatu ditut Portugaleko hegoaldean. Telebista piztu nuen lehen aldian zer pentsatua eman zidan zerbaitek: azpitituluen erabilpen zabala. Gure etxean aurretik egondako bizilagunek utzitako Fox katea agertu zen, portugesezko azpitituluekin. Banekien ez dutela zinemarik bikoizten Portugalen. Orain badakit telebista eduki guztiak jatorrizko bertsioan eta portugesezko azpitituluez ematen dituztela. Sistema horri esker, herrialdeko eduki propioak jarraitu ahal izan ditut; baita ere ingelesez ekoitzitako filmak eta telesailak. Horra hor portugaldarren ingeles maila dotorea azaltzen duen arrazoietako bat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna