Jokin Labaien.
EKOGRAFIAK

Konparazioak

2018ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Ez omen dira onak konparazioak. Ezta egokiak ere, askotan. Eta, hala ere, nekez egiten diegu muzin, uko. Beharra dugu, subjektiboki bada ere, parekotzat ebatzitakoarekin nolabait gurea alderatzeko. Jakin arren ez direla konparagarriak, abiapuntua, helburua, testuingurua edo dena delakoa desberdina dela.

Albistea irakurtzen hasi orduko sentitu nituen biak, beharra eta desegokitasun sentipena, atzo. BERRIAk zekarren ETBren kateen ikusle datuei buruzko albistea: Ā«Azkenaldian lortutako daturik handiena bereganatu du ETB1 kateak apirilean: %2,6ko ikusle kuota Araban, Bizkaian eta GipuzkoanĀ». 2015eko abuztura jo behar da handiagoa aurkitzeko: %2,7koa, hain zuzen ere. Albistean aurrera, ETB2 kateak apirilean izandakoa zekarren (%8,4). Hilabete berean, %0,3ko kuota ETB3k, eta %0,5ekoa ETB4k.

Pozik ez gorakadaren eraginez. Konparazioari uko egiten behin eta berriz saiatu arren, inkontzientean zimikoa sentitu nuen beti gorago denak behekoa ia laukoiztu egiten duela ohartzean. Eta zerrendatu horretarako egon daitezkeen arrazoiak. Denak auzoan jarrita begirada. Nekatu eta aurrera jarraitu nuen. TV3 eta TVG kateen apirileko datuak eskaintzen ziren jarraian. Lehenak %15,1eko ikusle kuota lortu du; bigarrenak, %10,1ekoa; batek katalanez, besteak galegoz. Inbidia sortu zidaten datuek. Ez nuen biderketarik egin nahi izan. Hasi nintekeen programazioak begiratzen, antzekotasunak eta desberdintasunak bilatzen. Berriro auzoan jarriko nukeen begirada, ordea. Maiz egiten dugu EITBrekin. Badira horretarako arrazoiak. Bada besterik ere, hala ere. Eta nahiago izan nuen horri tira. Alegia, kataluniarrek eta galiziarrek haienari dioten atxikimenduari. Haien hizkuntzaren bidez munduari begiratzeko duten gogoari. Ezaguna da hori kataluniarren kasuan. Aurkitu dudan datuaren arabera, eta oharkabean galtzen bazaigu ere, 2001ean, galiziarren %56ak beti erabiltzen zuen hizkuntza: %30ak batzuetan; %12ak inoiz ez. Behera omen doa datua, baina hartuko genuke.

Lotura izango baitute hizkuntzon erabilera datuek eta telebista kateen aukeraketak, besteak beste. Haiek ere jo dezakete beste kate batzuetara. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, herritar bakoitzak 238 minutu pasatu zituen egunean telebistaren aurrean. Nafarroan, 249. Ordu asko dira gazteleraren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.