Albistea entzun

IRLEN SAREA

Piztu da

Gorka Julio -

2017ko urriak 21

Sarean elkarrizketa asko ematen dira egunero, pertsona zehatzengan sortzen dute interesa, baina badira batzuk zerbait pizten dutenak eta hedatzeko ezinbesteko direnak. Izaro Basurkoren Google hezkuntzan artikulua horietako bat da.

Artikuluan jasotzen du Hackinbadakigu eta Librezale taldeetan izandako zenbait elkarrizketen sintesia eta hausnarketa zabala. Kezka nagusia: Google hartzen ari den indarra gure hezkuntza sisteman.

Chromebook-ak aipatzen ditu, Googlek bere produktuak bakarrik erabiltzera bideratutako ordenagailu merkeen txertaketa; Gmail eta Google kontuak izatearen derrigortasuna; Googleren tresnen orokortzea eskola proiektu berezituen bidez eta baita horiek hedatzeko ekitaldi eta formazio saioak.

Aspalditik jendartearen sektore batzuetan zegoen kezkari ahotsa eman dio Izarok. Askotan agertu da gaia, adibidez, Informatikari Euskaldunen Bilkuretan. Beste esparru askotan ere, orokorrean hezkuntza eta teknologia ukitzen den momentuan norbaitek beti aitatzen du.

Aztertzeko moduko gaia da, bakoitzak daukan ibilbidetik eta perspektibatik. Proposamen bateratuak egiteko aukera ere egin liteke, hezkuntzari lotutako agenteak batuz gero. Izarok horixe ere azpimarratu du.

Bada zerbait egiteko garaia? Nola eragin! Hori da sortzen ari den kezka orain, baina oraingoan badirudi pausoak emateko prest dagoen jendea dagoela. Ikasle, irakasle, guraso, formazioarekin harreman ez zuzena duen jendea baina arduraz bizi duena... profil askotariko jendea gaiarekin lotu da. Telegram kanal bat ere sortu dute: t.me/hezkuntzanlibre. Ordu batzuetan 50 erabiltzaile baino gehiago ditu.

Alternatiba hitza aipatzen da, beste herrialde batzuetakoak izan edo gure ingurunean ere praktika ezberdinak izan daitezke. Baina alternatibarik bada, software eta ezagutza librearen inguruan eraiki behar dela argi dagoela dirudi. Horretan, behintzat, lehen urratsean bada ere, adostasun zabala dago. Nola ez?

Proposamenen garaia ireki daiteke orain, indarra badago; baliabideen garaia irekitzeko ondoren edo irekitzearekin batera auto-eraketaren bidea hartzen bada. Edozein dela bidea, martxan jartzeko ordua iritsi dela sentitzen dute askok. Piztu da zerbait, hori da garrantzitsuena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Diego Martin mekanikaria bizikleta baten balaztak estutzen, atzo, Iruñean- ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Beharrezko mantentzea

Ainhoa Larretxea Agirre

Mugikortasunaren Nazioarteko Astea kari, bizikletak moldatu dituzte Iruñeko Gazteluko plazan. Hainbat herritar joan dira bertara, eta bizikletak nola konpondu ere ikasi dute.
 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Organoa jotzen, zorion betean sentitu izan naiz»

Iker Tubia

Bere kasa ikasi zuen organoa jotzen, eta elizkizunak «edertzen» laguntzen du Mezkiritzen, duela 60 urtetik. Burua ongi duen bitartean jarraitzeko gogoz dela dio, nahiz eta lekukoa pasatzeko prest dagoen.
Jared Isaacman, Chris Sembroski, Hayley Arceneaux (goian) eta Sian Proctor, 'Inspiration4' batean. ©Inspiration 4

Soilik turistak eraman dituen lehenengo espaziontzia Lurrera itzuli da

Edu Lartzanguren

Atlantikoan jaso dituzte 'Inspiration 4' misioko lau bidaiariak. Astronauta profesionalik gabeko lehenengo saioa izan da.

Klaudio Landa saioko aurkezlea eta Unai Iparragirre ETBko zuzendaria saioaren aurkezpenean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

'Baserria' 'reality show'-aren bigarren denboraldiak eztabaida saioa izango du

Ainhoa Larretxea Agirre

24 lehiakidek parte hartuko dute, bi taldetan banatuta. Lau proba baserritik kanpo egin dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.