IRLEN SAREA

Lehiakortasuna eta kooperazioa

Gorka Julio -

2015eko otsailak 12

Gaur Charles Darwinen jaiotzaren urteurrena da, aitzakia polita berak formulatutako eboluzioaren teoriaren ingurutik hasteko. Teoriak zioena baliatuz, neoliberalismoak, teoria horretatik lehiakortasuna testuingurutik atera eta beren interesak defendatzeko baliatu nahi izan du. Beraien ustez, bakoitzak merkatura era berekoi batean behar duena lortzeko helburuarekin joanez, lortzen den emaitza egokia da.

Aldiz, Lynn Margulis biologoak zalantzan jarri zituen printzipio horietako batzuk. Bere esanetan, lehiaketa eta iruzurra erabiltzen zutenekin alderatuz, helburu komun baten alde lan egiten duten organismoek egiten dute aurrera.

Zer zerikusi du honek bada zutabe honen helburuekin. Bada, eztabaida puri-purian dela egunotan ez bakarrik arlo hauetan, baizik eta beste askotan ere. Komunen inguruko eztabaidak, parte hartzearen inguruko kezka, ekonomia eredu talkak... Lehiakortasuna eta kooperazioaren arteko indarren oreka edo desorekak erakusten dizkigu.

Internet gauza asko egiteko aukera eman izan duen espazio komun bezala ikusten dugu, adibidez. Hortxe ere bi indar hauek ikusten dira, alde batetik: lege hertsiak, edukia kontrolatu nahi duten enpresak, neutraltasunaren aurkako saiakerak eta abar. Bestetik, elkarlan dinamika irekiak, sarbide unibertsalaren eta sarearen neutraltasunaren defentsa, software, eduki eta hardware librearen aldeko aldarriak. Eztabaida horietan kooperazioari gero eta garrantzia gehiago ematen zaiola uste dut. Ez bakarrik gai horien inguruan dabiltzanen artean, baita Ā«taberna eztabaidetanĀ» ere.

Hau guztia aztertu izan duten zientzien artean joko teoria dago. Informatika eta teknologiarekin harreman zuzena duena; bere sortzaileetakotzat jotzen da John von Neumann —konputagailuen arkitektura modernoaren aitzindarietako bat—. Gertuagoko adibideen artean, Greziako ekonomia ministroa Yanis Varoufakis dago. Berau, ekonomiari aplikatutako joko teoriaren jarraitzailea da. Joko teoria oso zabala bada ere, merezi du Atxilotuaren dilema edo Monty Hall-eko arazoa ezagutzen hasteak.

Lehiakortasuna eta kooperazioaren artean, azkeneko urteetan lehiakortasuna gailendu bada ere, kooperazioak zer esan handiagoa izan dezake etorkizunean. Biek indarra izaten jarraituko duten arren.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Pertsona batzuk maskararekin pasa den astean, Orion (Gipuzkoa). ©Jon Urbe / FOKU

Getariako Udalak, hiru kasuren berri eman, eta Osasun Sailaren jarrera salatu du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote zuzenean emateko egon daitezkeen positiboen berri eta hartzeko herritarrak babesteko hartu beharreko neurriak. Azpeitiko (Gipuzkoa) Udala ere kezkatuta dago.

Jendea maskara jantzia duela, lehengo astean, Gasteizen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Beste 33 positibo atzeman dituzte; horietako 11, Bilbon

Arantxa Iraola

Esan dute ez dagoela motiborik Bizkaiko hiriburuan agerraldi bat dagoela adierazteko. Espainiako Gobernuak plan berri bat atondu du epidemiari aurre egiteko irizpideekin; erkidegoei aurkeztu die.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna