Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Urrunago joan baino lehen

Aritz Galarraga -

2014ko ekainak 17

Baloi forma hasi zaigu hartzen honezkero burua. Hainbeste Espainia, hainbeste Frantzia. Hainbeste Honduras, Boli Kosta, Kroazia. Horregatik, oxigeno pixka bat hartzeko, jarri naiz ikustera Cuadrilla busca cita. ETBren azkena. Ito ez naizenean. Ufa, hemengo hitz guztiak baino, aski da saiotik minutu bakar bat jasatea. Hala ere, egingo dugu saiakera: mutil kuadrilla batean —«somos la cuadrilla de Sopelana»— bada mutilzahar bat, eta bikotekidea bilatu nahi diote, labur, neska bat. Horretarako, zortzi hautagaiko casting bat antolatzen dute euskal telebista publikoko jaun-andere eskuzabalek. Gure poltsikoetatik ateratako diruarekin, bistan da.

Eta, noski, berotzeko modukoa da saioa. Gaitzesgarria generoaren ikuspuntutik, emakumeekiko — «ahora me las veo», operatutako titiez, «y me siento mucho más mujer»; «hago todo tipo de cosas en casa»; beste hautagaiak baino taila handiagoa zuen neska bat agertu zenean, zer nolako isiltasuna zabaldu zen gelan—; baina berdin gizonekiko —«¿el tamaño es importante? El de la herramienta, claro»—. Deitoragarria poesiaren ikuspuntutik —«tus ojos son como dos sartenes, cuando te miro se me fríen los huevos»—. Salagarria hizkuntzaren ikuspuntutik —«de txiki», «mis aitas»—. Mingarria musikaren ikuspuntutik —zer zen etengabe entzuten zen abesti hori? Ou, yeah, ahots distortsionatu harekin, sentsual izan nahi zuen melodia bat?—. Oro har, etsigarria inteligentziaren ikuspuntutik. Eta azkenerako castingak, barka, baina biolazio kolektibo bat gogorarazten zuen.

Ez dakit. Azken batean Cuadrilla busca cita hau ez da hain diferentea hemen —ironia dosi batekin nahi baduzue, baina— ondo jarri ditugun Granjero busca esposa, ¿Quién quiere casarse con mi hijo? edota Un príncipe para Corina horiengandik. Edo bai? Eta diferentea bada, zertan? Hasteko, askoz hobeto editatuta daude besteak. Jarraitzeko, ETBkoak esplizituago uzten du sexismoa. Baina hori baino inportanteago: batzuk telebista kate pribatu batek egiten ditu, eta bestea euskal erditarrok pagatzen dugun telebista publikoak. Eta telebista kate pribatuen edukien gaineko kontrola egin behar dugun bezala, telebista kate publikoen edukien gainean ez dugu bat ere pasatzen utzi behar. Eta uste dut Cuadrilla busca cita gelditu egin behar dugula, urrunago joan baino lehen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Maskulinitate toxikoa jasan izan dut dantzan»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Ikerketa koreografiko bat osatu du Gilek: 'Hitzezko hitzak mugimenduan. Fuck you, Bertin!'. Maskulinitate toxikoa eta hegemonikoa ditu hizpide eta kritika: «Eta ez dago horren urrutira joan beharrik horretarako».
1 ©OSCAR BRAKO / EZEZAGUNA

Ezabatzen ari den irudia

Iker Tubia

Negozioen, zerbitzuen edo iragarkien errotuluak, kartelak eta azulejuak herri eta auzoetako kale paisaiaren parte dira; baita haien nortasunaren eta historiaren adierazgarri ere. Ez dutenez inolako babesik, Ondare Grafikoaren Babeserako Iberiar Sarea sortu dute. Tartean dira hiru euskal herritar.

Gaur egungo testuinguruan, Napar elkarteak uste du Nafarroarako plataforma bat garrantzitsua litzatekeela. ©BERRIA

Nafarroarako plataforma bat egin daitekeen beha hasi dira

Urtzi Urkizu

Napar elkarteak txosten bat egin du, foru gobernuak eskatuta. Ontzat jo du lehengo eta oraingo edukiak zabaltzeko plataforma bat

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.