Albistea entzun

IRLEN SAREA

EFF salaketa eta sormena

Gorka Julio -

2014ko azaroak 27

Whatsapp aplikazioaren baieztapen urdin bikoitzari buruz asko esan eta idatzi da, baina bada azken bertsioan beste ezkutuko aldaketa bat. Baieztapen bikoitzak hautsak harrotu ditu eta pribatutasuna, kontrola, harremanak... zalantzan jartzeraino. Aldaketa garrantzitsuenetako bat aldiz, isilpean pasatu da, orain Whatsapp-ek puntutik punturako zifratzea erabiliko du komunikazioan. Hau da, erasotzaile batek ez luke informazioa irakurtzeko aukerarik izango, nahiz eta bidean harrapatu.

Aldi berean, Whatsapp berak ere ezingo ditu elkarrizketa horiek irakurri, nahiz eta beraien azpiegituretatik pasatu. Mezuen zifratzea igorle eta hartzaileak bakarrik irakurri ahalko baitute. Kontuz, baina, taldekako eztabaidak eta fitxategiak (irudiak, audioak, bideoak) ez baitira zifratzen. Oraingoz, behintzat.

Segurtasun adituek esaten dutenaren zain, pauso garrantzitsua dirudi. Bere garaian, EFF Electronic Frontier Foundation erakundeak egin zion kritika zorrotzak eragina izan du? Bere segurtasun akatsez konturatu da enpresa? Horrek bere irudiari egindako kaltea nabaritu dute? Telegramen antzeko aplikazioek markatutako bidea jarraitzen ari da?

Askotik izango du apur bat, baina niri EFF-ek izandako rola nabarmentzea gustatzen zait. Erakunde horrek gure eskubideak sarean defendatzeko lan boluntario ikaragarria egiten du. Salaketaz gain, beste ekimen irudimentsuagoak ere aurrera eramaten ditu horretarako.

Bere azken ekimenetako bat Let`s encrypt izango da, Mozilla fundazioarekin batera. Horrekin, ziurtagiri digitalak eman ditzakeen erakunde bihurtu nahi dute, eta, horrela, komunikazio seguruak egiteko beharrezko diren ziurtagiriak izateko traba tekniko, burokratiko eta ekonomikoak murriztu.

Ziurtagiri digitalak zer diren ez dakienarentzat, horien bidez konektaturik gauden webgunea benetan den hori dela ziurtatzeko balio dute. Nabigatzaileetan http:// ordez https:// bidez adierazi ohi da. Eta berrienetan, horretaz gain kolore berde batez, ziurtagiria eman duen erakundearen izenarekin batera.

Whatsapp-en segurtasun akatsak konpontzeko salaketak balio izan bazuen, beste ekimen sortzaileago honek ziur lortuko du, orain seguruak ez diren zerbitzu asko seguruago egiten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Erremontea gertutik

Erremontean ikasten

Urtzi Urkizu

BERRIAlagun batzuek erremonte tailer bat egin dute Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Kirola probatzeko aukera ere izan dute, Endika Barrenetxea maisu zutela.
 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Institutu bat gizartea bera da, baina eskala txikian»

Iker Tubia

Irakaskuntza «esker oneko» lana izan da Mangadorentzat, eta zuzendari aritu zen urte luzez. Antolatzea eta irakastea maite ditu, baita ikastetxeetatik kanpo ere. Erretiroa hartu ondotik, zaletasunei eutsi zien: euskara, irakaskuntza eta tradizioak.
Barbara Farre eta Joana eta Mireia Vilapuig, martxoaren 29an, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Bi ahizpa aktoreren autofikzio bat

Urtzi Urkizu

Filminek 'Selftape' telesaila estreinatuko du etzi. Joana eta Mireia Vilapuigek beren bizipenetan oinarrituta sortu dute fikzioa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...