Leire Palacios.
EKOGRAFIAK

Master of Telephone

2017ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Netlfixen aburuz, Love edo Master of None ziren nire aukerak. Lehenak Judd Apatowren sinadura zeukan, eta nahiko sinestamendua zeukala otu zitzaidan. Hain justu, Girls amaitu berriak utzi zidan telesail-zuloa eta Judd Apatowek ekoitzitakoa zen. Bigarrena, Master of None, zain utzi nuen, «atsegin zaitut baina ez dut zurekin egon nahi» keinu batez. Zintzoak izan gaitezen, Master of none tarte batez alboratzeko saiakerak ez zuen luze iraun. Ezin nuen burutik kendu horren izenburu ezkorraren azpian bizikletaren gainean irribarretsu agertzen zen tipo horren aurpegia. Min ematen duen umore azidoaren irudi ironikoa ematen zuen.

Master of None imagina daitekeena baino gehiago da. Edukiak eta formak telesail gomendagarria oso egiten dute.

Zinemazaleek gozatu ederra hartuko dute telesailarekin. Atalak elkarren artean oso bestelakoakdira, nahiz eta pareko estruktura jarraitzen duten. Gidoiaren hezurdurak hiru elementu ditu: minutu batzuetako hasiera dauka, ondoren kareta dator eta azkenik mozketarik gabeko atala. Lehenengo biak, normalean, zinemaren historian garrantzitsuak izan diren obrak, ekintzak, edota gertakarien isla dira. Ikuslearentzat erreferentzia ezagunak izan ohi dira, eta umorearekin ibiltzen dituzte. Horrela bada, Bollywoodetik hasi eta Vitorio de Sica bitartean askotariko koloreak eskaini dituzte —cupcakes saioen estetika eta guzti—. Garaian garaikoari hertsiki lotutako ekoizpena da, eta horregatik badu ukitu posmodernista: kapitalismotik kritikatzen du kapitalismoa, teknologia berriei lotuta, erritmoari jarraiki.

Protagonista Dev da, bigarren belaunaldiko indiarra. Lehenengo denboraldian aktorea izateko desira handia dauka. Bigarren denboraldian, ordea, atalak haren harreman pertsonaletan ardazten dira are gehiago. Ildo narratibo horietatik jaiotzen dira lagunekin dituen harremanak, harreman afektibo sexualak, familiarekin dituenak... Telesaila txikitasunetik abiatu ohi da gunerokotasunari lotutako egoerak salatzeko. Adibidez: arrazakeria, genero bereizketa, homofobia, pobrezia eta abar.

Sakelakoa beste pertsonaia bat da:ematen dioten erabileraren arabera, pertsonaia horren izaera ezagutu dezake ikusleak, elkarrizketetan parte hartzen du eta plano propioak ditu gailuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.