Noiz sortua: 2018-03-13 00:30:00

EKOGRAFIAK

Ikuskizuna

Jokin Labaien -

2018ko martxoak 13
Gertatuak, distantziak distantzia, atsekabea sortzen du. Baita kezka ere. Zaila da ulertzen nola egin diezaiokeen horrelako zerbait helduak haurrari. Kezka horri, baina, beste bat gehitzen zaio: haurra desagertu zela jakin zenetik, hedabideetan —bereziki telebistan— gaiak izan duen tratamendua. Igande arratsalde eta gauean, edo atzo astelehenarekin, zer eskaini nahi du kazetari bana Gabrielen amonaren eta amaren etxeen atarira edo polizia etxera bidaltzen duenak? Zer inolako pisu objektiborik ez duen bizilagunen iritzia bilatzen duenak? Zer hala dagokien arduradunen adierazpenei itxaron gabe ikerketaren gaineko zalantzak hedatzen dituenak? Zein informazio eskaintzen zaio ikus-entzuleari atxiloketaren unea azaltzen duen grabazioa behin eta berriz emanez? Zein atxilotu aurretik hedabide bati emandako elkarrizketaren grabazioarekin eta, ustez, zein lasai zegoen iradoki eta zabalduz? Zein albistegien gai zerrenda aldatu eta atxilotua duten kuartelaren inguruan sortu den giro beroa erakusteko zuzeneko konexioa egiten duenak? Zertarako balio du atxilotu zuten unean inguruan zen bizilagunari elkarrizketa egiteak? Zertarako atxilotua aske zela hartu zizkioten azken irudiak emateak? Zertarako haurra eta ustezko hiltzailea elkarrekin azaltzen dituen irudi mordoa zabaltzeak? Zergatik aurreikusi nahi da zein zigor mota jarriko zaion atxilotuari? Zergatik pasatzen dituzte hainbeste minutu, hainbeste ordu, hainbat saio eta tertuliatan gaiari buruz hizketan, benetan esatekorik ez badute?

Tamalgarria da horrela esan behar izatea, baina ikuskizuna sortu dute; sortu, elikatu eta borobildu. Horixe. Besterik ez. Eta ikasi beharko dugu, besteak beste telebistan lanean aritzen diren eta ikuskizunaren ikus-entzule garen askok eta askok, bestela jokatzen. Ardura nagusia gurea ez bada ere, horiek ez elikatzen. Ikasi beharko dugu dagokionari garrantzia ematen eta bide okerrera garamatzaten tentazio horiek baztertzen. Garia eta lastoa, informazioa eta morboa bereizten. Denboraren eta antsietatearen kudeaketa da, besteren artean, normalean ahantzi ohi dugun eta eztabaidaren muinera ekarri behar den gaietako bat. Herritar bezala, informatuak izateko eskubidea dugu. Aldea dago, ordea, horretatik orain eta hemen informatuak izateko beharrak sortzen digun antsietatera.

Albiste gehiago

Martxoaren 31n eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.647 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 441 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.775 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Pankarta bat, Biboko Zapikaleetan. ©Marisol Ramirez / Foku

500 hildakoen langa gainditu du izurriak Euskal Herrian

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Aceros Olarra lantegia, Loiun, atzo. ©Marisol Ramirez / Foku

Tubos Reunidosek berriro zabalduko du

Iker Aranburu

Jaurlaritzak uste du industria osoak eutsi ahal diola jarduera txiki bati. Mondragonek dio «atzeraezinezko konpromisoak» bete ahal izango dituela, eta CAFen 37 boluntario ari dira bagoi batzuk entregatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna