EKOGRAFIAK

Txintik ez

Jokin Labaien -

2018ko apirilak 12
Hain gai serioaz ari ez balitz, haren erantzunak barrez lehertzekoak lirateke. Igandean, Salvados saioan, Felipe Gonzalez elkarrizketatu zuen Jordi Evolek. Inoren eta ezeren ordezkari izan gabe —eta izan nahi gabe— jardun zen, Gonzalez beraren arabera. Harritzekoa da, bere burua eta iritziak halako eremuan kokatzen dituenari halako eskaparatea ematea hain ongi kokatua dagoen saioak. Hori, baina, beste baterako utziko dugu.

Hainbat iritzi sasi-umil eskaini eta gero, Kataluniako telebista publikoaren gaiari heldu zioten. Gonzalezen arabera, TV3 kateak espainiar telebista publikoak bi hilabete barru izango dituen irizpide berdinen arabera funtzionatu beharko luke. Ezer ez esaten aritzeko, asko esatea da hori. Evolek galdera, ea RTVEk berak TV3i eskatzen dion orekarik ba ote duen. Orain ezetz, Gonzalezek, baina ez dela TV3en kasuan bezain esajeratua. Ikusten duela, batzuetan. Eta gonbidatu duten arren, ezetza eman diela, uko egiten diolako bere burua aitzakia gisa erabilia izateari. Isilunearekin eta irribarre isekari bezain gaiztoarekin itxi zuen gaia.

Kataluniako telebista publikoari egin zion salaketak ez zidan sumindurarik eragin. Bat gehiago iruditu zitzaidan, betikoek betikoari. Aldiz, irribarre maltzurra zerk eragiten duen eta zerk ez, hori egin zitzaidan esanguratsu. Denbora luzea delako jende asko RTVEren egoeraz arduratuta dagoela. Kanpotik eta barrutik etorri zaizkio salaketak. Kolore desberdinetako alderdiek ebatzi dute ezinbesteko aldaketa behar duela. Eta, hala ere, neurrikoa da, jasangarria, eredu gisa jartzekoa, Felipe Gonzalezentzat eta hura moduko askorentzat. Gizarteak ere ez du txintik esan haren adierazpenen harira. Ezta aurretik ere. Ezta esango ere, ziur asko, une edo gertakari konkretuen harira ez bada. Desagertu dira paparreko xingolak.

Ulergarriak zaizkigu halakoak Madrilen. Nik, aspaldian, sentipen bera dut gureaz. Zabala da ETBrekiko ardura. Ibilbide eta pentsaera desberdineko pertsonek, baita irizpidedunek ere, eman dute iritzi kezkagarririk. Alderdiak aldaketa bila omen dabiltza, guk berri askorik jaso ez arren. Badira hainbat auzi zabalik, isiltasunean. Atzo, horietako baten berri kezkagarria irakurri nuen atal honetan. Ez zuen aipamenik sortu arduradun eta politikariengan. Gizartean ere ez. Zertarako aipatu nik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna